202/2014 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Saria, 2014. urtekoa, ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 5/2014 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Sariaren deialdia egin zen, 2014. urteari dagokiona, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu diren Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatesteko.

Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, saria ebaluatu duen epaimahaiko burua Gregorio Eguílaz Gogorza jauna izan da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, hala izendatu baita Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 23ko 100/2014 Foru Aginduaren bidez. Honako hauek izan dira epaimahaiko kideak: Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Javier Ramírez de Ganuza Casado jauna, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko zuzendaria, Iñaki Arana García jauna; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, Mariano Herrero Ibáñez jauna; Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Ecay Pagoto jauna; eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza jauna. Eta mahaikide-idazkaria, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua izanen da, Ángel M.ª Iturralde García jauna. Aditzera ematen da, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoa bete beharrez.

6 lan aurkeztu dira sarira. Epaimahaiak lanak ebaluatu ditu eta, 2014ko irailaren 29an, bere proposamen lotzailea eman du, 5.5 oinarrian xedatutakoarekin bat. Hona hemen epaia:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen ospitaleari ematen zaio Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Saria, itxaron zerrenden kudeaketa eta oftalmologia atal batean emandako prestakuntza direla eta.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR