20/2018 FORU LEGEA, urriaren 30ekoa, Zenbait Zerga Aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA ALDATZEN DITUENA.

Foru lege honen xedea da arau aldaketa batzuk egitea Foru Komunitateko tributuen arloan, zenbait helburu betetzeko baina, batez ere, hobekuntza teknikoak egiteko Foru Komunitateko zerga arloko ordenamendu juridikoan. Horrela, kasu batzuetan beharrezkoa da ordenamendua egokitzea Europar Batasuneko araudiak ezartzen dituen baldintzetara, Batasunaren barneko harmonizazio fiskala lortzeko; beste kasu batzuetan komeni da egun indarra duten zenbait arauren edukia eta irismena zehaztea, araua errealitatearen araberakoagoa izan dadin lortzearren; horrez gain, beste kasu batzuetan egokitzat jotzen da arau batzuen testua hobetzea, horietan atzemandako akatsak zuzentzeko.

Foru legearen egitura sei artikuluk eta bi azken xedapenek osatzen dute.

Lehen artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 39. artikuluko 1., 2., 4. eta 8. apartatuak aldatzen ditu.

Aipatu 39. artikuluan egin beharreko aldaketen arrazoia da Europako Batzordearen zerbitzuek, Jokabideari buruzko Taldean, txosten negatiboa eman izana “patent box” delakoaren onura fiskala gaur egun eraentzen duen nafar araudiari dagokionez. Txosten hori ELGAk gai honetan egindako garapenekin koordinatuta egin da, eta bertan ikusten da Batasunak ez duela onartzen onura fiskal horrek Foru Komunitateko egungo zerga-araudian duen aplikazio esparrua, B.E.P.S. (Base Erosion and Profit Shifting) Planaren 5. ekintzak hauek baizik ez dituelako sartzen onura fiskalaren esparruan: patenteak, funtzionalki patenteen baliokide diren aktiboak eta legez erregistratutako beste aktibo batzuk; kanpoan uzten ditu, aldiz, know-how deitutakoa eta merkataritzako informazio isilpekoak.

Horregatik, 39. artikuluaren testu berrian ez dira jasotzen ikerketa, garapen edo berrikuntza proiektuen emaitza diren esperientzia industrialei, komertzialei edo zientifikoei buruzko informazioak.

B.E.P.S. Planaren 5. ekintzara egokitzearen ildo horretan bertan, 39. artikuluaren testu indardunean agertzen den esaldia, “aipaturiko aktibo horien parte diren edo horien inplementazio diren ordenagailu-programak” dioena, kendu, eta berri hau jasoko da: “ikerketa eta garapen jardueren emaitza den software aurreratu erregistratua”. Onura fiskalaren aplikazio esparruan sartuko dira, halaber, medikamentuen eta produktu fitosanitarioen babeserako ziurtagiri osagarriak, bai eta ikerketa eta garapeneko eta berrikuntza teknologikoko jardueren emaitza diren marrazki eta ereduak ere, legez babestuak.

Foru lege honek proposatzen duen araubide berriaren arabera, esan daiteke zenbait aktibo ukiezinen errenten kenkaria egiteko eskubidea emanen duten aktiboak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 39. artikuluan araututako kenkaria), funtsean, agindu hauen aplikazio esparruan sartutakoak direla: uztailaren 24ko 24/2015 Legea, Patenteei buruzkoa; uztailaren 7ko 20/2003 Legea, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa; Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/71/EB Zuzentaraua, 1998ko urriaren 13koa, marrazkien eta ereduen babes juridikoari buruzkoa; eta Kontseiluaren 6/2002 Erregelamendua (EB), 2001eko abenduaren 12koa, erkidegoko marrazki eta ereduei buruzkoa.

Bestalde, bigarren artikuluaren bidez hiru aldaketa egiten zaizkio Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginari (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia). Zehazki, artikulu horren lehen apartatuak 68. quater artikulua gehitzen du, kuota diferentzialean kenkari bat gehitzeko, amatasun eta aitatasun prestazioak jasotzeagatik. Artikulu berriak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Kenkari hori oinarritzen da, batetik, prestazio horiei tratamendu fiskal onuragarria ematearen komenigarritasunean. Izan ere, Administrazio Publikoen politika sozial eta ekonomikoaren gidari izan behar diren printzipioetako bat betetzen da horrela: adingabeen eta familiaren babes soziala, ekonomikoa eta juridikoa ziurtatzea. Bestetik, tributu arloko justiziaren eta zergaren progresibotasuna mantentzearen ikuspuntutik, kenkari horren beste arrazoia da egokiagotzat jotzen dela kuotaren gaineko kenkariaren figura erabiltzea, zerga-oinarriaren gaineko salbuespenarena baino.

Kenkariaren ezaugarriak hauek dira:

Lehena.–Kuota diferentzialean egiten den kenkaria da; hau da, zerga kreditu bat, beti gauzatuko dena eta konturako ordainketen trataera bera izanen duena.

Bigarrena.–Kenkariaren zenbatekoa kalkulatzeko, portzentaje bat aplikatuko zaio subjektu pasiboek amatasun edo aitatasun prestazioagatik zergaldian jasotako zenbatekoari. Subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak eta prestazioa bera barne, 30.000 euro baino gehiagokoak ez badira zergaldian, kenkaria izanen da zergaldian jasotako prestazioaren zenbatekoaren 100eko 25ekoa. Errenta horiek 30.000 euro baino gehiagokoak badira, aplikatu beharreko portzentajea gutxitzen joanen da modu progresiboan, errentak handitzen joan ahala; eta aipatu portzentajea zerokoa izanen da 105.000 euro baino gehiagoko errenten kasuan. Formula horrekin saihestu egiten dira errenta tarteen araberako jauzi-akatsak, eta leundu egiten dira erregresibitate arazoak edo progresibitateari aurka egitearenak, zeinak bailirateke subjektu pasibo guztiei haien errentak kontuan hartu gabe kenkari-portzentaje bera aplikatzeak ekar litzakeenak.

Hirugarrena.–Kenkariak barne hartzen dituen amatasun edo aitatasunagatiko prestazioak dira bai lan-etekin direnak (besteren konturako langileak), bai enpresa-edo lanbide-jardueren etekintzat jotzen direnak (norbere konturako langileak). Hala izan behar du, zeren bi kasuetan prestazioaren helburua baita berdintasunez konpentsatzea diru-sarreretan izandako jaitsiera, legez ezarritako atsedenaldiak (amatasun, aitatasun, adopzio, harrera eta tutoretzagatikoak) hartzearren lan kontratua etetearen edo jarduerari uztearen (norbere konturako lana) ondoriozkoa.

Laugarrena.–Kenkariak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina. Beraz, berriro ikusten da 2013ko urtarrilaren 1az geroztik amatasun edo aitatasunagatiko prestazioa salbuetsi gabe egon dela Nafarroan, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ere ez dela salbuetsita egonen. Diferentzia da, ordea, azken data horretatik aurrera kenkari bat aplikatuko dela zergaren kuota diferentzialean, nahiz eta jasotako prestazio publikoa beste errenta bat balitz bezala sartuko den likidazio oinarri orokorrean.

Bigarren artikuluko bigarren apartatuak berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria eransten dio testu bateginari, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, hain zuzen ere pentsioengatiko konpromisoak taxutzen dituzten aseguru kolektiboei enpresek egindako ekarpenen gaineko zerga araubidea zehaztearren.

Jakina denez, Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 14.1.f) artikuluak lan etekin gisa kalifikatzen ditu hauek: enpresaburuek ordaindutako ekarpen edo kontribuzioak, enpresek pentsioengatik beren gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoen moduan. Zehazki, lege horren 15.1.f) artikuluak diruzkoak ez diren lanaren ordainketatzat edo lanaren gauzazko ordainketatzat hartzen ditu enpresen ekarpen horiek.

Bestalde, testu horren 55.1.Bosgarrena artikuluak dioenez, zerga-oinarriaren zati orokorrean eginen da hauen murriztapena: “enpresek pentsioengatik bere gain hartutako konpromisoak taxutzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan langileek egindako ekarpenak eta hartzailearen kontribuzioak, Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian ezarri bezala, (...)”.

Horrenbestez, araudi horri jarraikiz, pentsioengatiko konpromisoak taxutzen dituzten aseguru kolektiboko kontratu mota horretan enpresak ordaindutako primek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR