FORU AGINDUA, 1998ko irailaren 17koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, PYMESetan laneko arriskuak ebaluatzeko berariazko ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarri egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra (ekainaren 20ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Aipatu Foru Legearen 32. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko orduan publizitatearen, konkurrentziaren eta objektibotasunaren irizpideak hartuko dira aintzat.

Dirulaguntzen deialdi honen helburua da, lan arriskuak ebaluatzeko asmoz, PYMESetarako argibide eta aholkularitza programak garatzeko berariazko ekintzak laguntzea. Ekintza horiek enpresarioen elkarteek eta sindikatuek batera gauzatu beharko dituzte.

Azaroaren 8ko 31/95 Legeak ikuspegi berria eman dio laneko arriskuen prebentzioari, kontzeptu hori enpresaren jarduera eta erabakien multzoaren barruan sartu baitu. Ikuspegi berri horren arabera, prebentzioaren planifikazioak lanari atxikitako arriskuen hasierako baloraziotik abiatu behar du, eta, ondoren, atzemandako arriskuak nolakoak diren, horiendako egokien diren neurriak hartu behar dira.

Kontuan harturik, ezinbestekoa dela hasierako ebaluazio hori egitea eta ikusirik lan hori aurrera eramateko sortzen ari diren zailtasunak, enpresa txiki eta ertainetan batez ere, egoki ikusi da laneko administrazioak sustatzea arriskuen ebaluazioak egiteko eta horien ondoriozko prebentzio jardueren plangintza eta antolaketarako dinamizazioa, zuzenean inplikaturik dauden agente sozialen bitartez, hots, enpresarien elkarteak eta sindikatuak.

Deialdi honek Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan jarduten duten enpresarioen elkarte eta sindikatu guztiek baldintza berberetan aurkeztea ahalbidetzen du, eta bermatzen dirulaguntzen banaketa irizpide objektiboei jarraikiz eginen dela, laneko arriskuei aurrea hartzeko arloan Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eta Nafarroako Laneko Osasunaren Institutuak sustatzen dituzten jarraibideen arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 5.1. artikuluak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 1998. urtean, enpresa txiki eta ertainetan (CNAE-93ko C eta D kodeak), laneko arriskuen hasierako balorazioa eta horren ondoriozko prebentzio jardueren plangintza eta antolaketa egiteari begira, dinamizazio, aholkularitza eta argibide jarduerak burutzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR