197/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana,maia tzaren 13ko 185/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Foru Komunitatean, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako euri eta elur jasek eta uholdeek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak ezarri ziren, baita salbuespen horiek aplikatu dituzten udalerriei egin beharreko konpentsazioak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseilari honen maiatzaren 13ko 185/2015 Foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatean, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako euri eta elur jasek eta uholdeek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak ezarri ziren, baita salbuespen horiek aplikatu dituzten udalerriei egin beharreko konpentsazioak ere.

Aipatu foru aginduaren 1. atalean onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako euri eta elur jasek eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda, urriaren 30eko 11/2009 Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuaren bidez, presako neurriak hartu ziren 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek eta euriak, elurrak eta haizeak sortutako kalteak konpontzeko.

Apirilaren 17ko INT 673/2015 Aginduaren bidez erabaki zen zein udalerritan aplikatuko diren martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuan aurreikusitako neurriak. Aipatu aginduak bi eranskin ditu, ukitutako udalerrien zerrenda dakartena, eta bietan agertzen dira Nafarroako Foru Komunitatean dauden udalerriak.

Orobat, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan adierazi zer udalerri izan diren kaltetuak uholdeengatik, bere eskumenaren eremuan duen informazioaren arabera.

Aipatu informazioa alderatuta ateratzen da maiatzaren 13ko 185/2015 Foru Aginduan jasotzen diren udalerri kaltetuen zerrenda handitu behar dela eta, horrenbestez, bidezkoa da hura aldatzea, baina zerrenda horri dagokionez bakarrik.

Foru agindua Gobernu Kontseiluak egiten duen lehenbiziko bilkuran berretsi beharko du.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 Foru Legeak emandako eskudantziak aplikatuz, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuari (horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren) eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuari loturik,

AGINDU DUT:

  1. Foru Komunitatean, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako euri eta elur jasek eta uholdeek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR