19/2020 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 19/2020 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzekoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO TURISMOARI BURUZKO OTSAILAREN 14KO 7/2003 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

HITZAURREA

Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea onetsita, Foru Komunitateak eskumen esklusiboak erabili zituen turismoa antolatu eta sustatzeko arloan, hari dagozkionak Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44.13 artikuluari jarraikiz.

Foru lege horri aldaketa bat egin zitzaion apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legearen bidez, zeinak zenbait foru lege aldatu baitzituen barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko. Aldaketa horrekin zenbait traba kendu ziren arauetatik, askatasuna murrizten zituztenak turismoko jarduerak ezartzeko eta gauzatzeko.

Turismoaren errealitatea, halakoxea baita gizartearen, kulturaren, lurraldearen, ekonomiaren eta teknologiaren aldetik, etengabe ari da eboluzionatzen eta eraldatzen. Hori dela eta, Nafarroako Turismoari buruzko Foru Legean zehaztutako helburuak betetzeko asmoz, hura aldatzeari ekin behar zaio berriz, helburua izanik, batetik, turismoa bultzatzea, enplegua eta aberastasuna sortzen duen sektorea baita, non kalitatea funtsezko balioa izanen baita, eta bestetik, jarduera turistikoak ezarri eta horietan aritzeko oztopoak kentzen jarraitzea, eta, bukatzeko, foru lege horri eranstea behar diren xedapenak kaudimengabeziatik babesten duten baldintzen transposizioa bermatzeko (baldintza horiek Bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia zerbitzuei buruzko 2015/2032 Zuzentarauaren 17. artikulutik 19.era aurreikusten dira).

Turismoari buruzko Foru Legearen aplikazio eremua handitzen da, bertan zenbait pertsona fisiko edo juridiko sartzearren, eragina dutenak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan egiten diren jarduera turistikoetan.

Funtsezko aldaketa bat egiten zaio III. tituluari (“Jarduera turistikoaren antolamendua”). I. kapituluan (“Xedapen orokorrak”), eskaintza turistikoaren kanalaren edo plataformaren kontzeptuak definitzen dira, baita bidaia konbinatuen eta lotetsitako bidaia zerbitzuenak ere, segurtasun juridiko handiagoa ematearren.

Halaber, bidaiarien babesa areagotzeko, eskatuko da hemendik aurrera establezimendu eta zerbitzu turistikoei buruzko publizitate, informazio eta deskripzio oro erabilgarria, zehatza eta egiazkoa izatea, eta nahitaezkoa Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea ematea.

Berritzailea da arautzean Nafarroako turismo enpresek eta toki entitateek aldez aurreko kontsulta bat egiten ahal dutela turismoaren arloko araudira egokitzeari buruz, jarduera bat egin baino lehen edo nahitaezko lizentzia bat eman baino lehen.

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko araubidea aldatzen da, berritasun nagusiak izanik jatetxe arloko enpresek aukerakoa dutela inskribatzea eta enpresek ez dutela inskribatu beharrik beren jarduera nagusia turistikoa ez bada eta, 27. quinquies artikulu berrian aurreikusitakoaren arabera, bitartekotza jarduera osagarriak egiten badituzte.

Zehatzago erregulatzen da zer ondorio duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak aipatutako erregistroan izena emateko eta zer ondorio, halaber, adierazpenean zehatza ez den edo gezurrezkoa den zerbait jartzeak edo zerbait falta izateak, edukia funtsezkoa bada.

  1. kapituluan (“Ostatu turistikoaren jarduera”), ostatu turistikoaren kontzeptua aldatzen da, oraingo errealitatera egokitzeko. Ostatuen sailkapenean, etxebizitza turistikoak eta ostatu bereziak eransten dira. Berebat, zehatzago erregulatzen da zer kasutan lekatzen ahal den, salbuespenez, ostatu turistiko bat inskribatzeko edo kategoria jakin batean sartzeko eskatu beharreko gutxieneko betekizun eta baldintzetako bat betetzetik. Establezimendu turistikoen kalitate baldintzetan, haien irisgarritasuna eransten da.

    Hotel-establezimenduen sailkapenean, gaikuntza ematen da kategoria berriak ezar daitezen erregelamendu bidez. Definizio berriak ematen zaizkie turismoko kanpalekuei, turismoko aterpetxeei eta landetxeei, bat datozenak egun ostatu horiek ematen dituzten zerbitzuekin. Halaber, definizio berri bat ematen zaie apartamentu turistikoei eta etxebizitza turistikoen klase berriari. Ostatu turistikoaren modalitate berri bat erregulatzen da: ostatu bereziak. Establezimendu horiek, dituzten bereizgarriengatik edo salbuespenekoak izateagatik, ez dute toki egokirik foru legeak berariaz zehazten dituen gainerako modalitateen barnean.

    Bestalde, III. kapituluan (“Sukaldaritza”), arau orokor gisa, kafetegiak eta taberna bereziak kentzen dira jatetxeen jardueraren modalitate gisa. Jarduera honetan sartzen dira, bakar-bakarrik, jatetxeak eta geroagoko erregelamendu bidezko garapena duten beste modalitate batzuk, bai turismo-interesekotzat deklaratu diren eta aurreikusita dauden jarduera gastronomikoak antolatzen dituzten edota jarduera horietan parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduak ere, edo udalerriarekiko enblematikoak, bereziak edo errotuak direnak, bi kasuetan erregelamendu bidez garatzen diren baldintzen arabera.

  2. kapituluan (“Bitartekotza turistikoa”), jarduera horren erregulazioa egokitzen da azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege-dekretuaren laugarren liburuan ezarritakora (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorraren testu bategina, aldatu dena abenduaren 21eko 23/2018 Errege Lege-dekretuaren bidez, barneko ordenamendu juridikoan txertatzearren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko azaroaren 25eko 2015/2302/EB Zuzentaraua, bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia zerbitzuei buruzkoa). Horrek berritasun aipagarriak ekarri ditu bitartekotza turistikoaren jarduerari dagokionez, bidaiariaren babesari dagokionez eta bidaia konbinatuak eta lotetsitako bidaia zerbitzuak merkaturatzeari dagokionez (figura hori foru araudian sartzen da).

    Ezartzen da bidaia konbinatuak antolatu edo merkaturatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek edo lotetsitako bidaia zerbitzuak ematen dituztenek nahitaezkoa dutela berme bat eratu eta edukitzea, eta Nafarroako Foru Komunitateari dagokiola haren zenbatekoa eta modua zehaztea, besteak beste estal ditzan entitate antolatzailearen edo merkaturatzailearen kaudimengabeziaren ondoriozko arrisku guztiak.

    Aukera ematen zaie enpresa batzuei bitartekotza turistikoaren jarduerak egin ditzaten, beren jarduera nagusiaren osagarri. Gainera, figura berri bat arautzen da, barnean hartzeko, zehazki izaera turistikorik izan gabe, bidaiaren esperientzia hobetzen laguntzen duten establezimenduak edo jarduerak, eta, horretarako, VII. kapitulu berri bat eransten da (“Interes turistikoko establezimenduak eta jarduerak”), non zehazten baita zer establezimendu eta jarduera jo daitekeen halakotzat eta zein den hala sailkatzeko modua.

  3. tituluan (“Turismoaren alorreko eskubide eta betebeharrak”), Nafarroako Turismo Erregistroaren erregulazioa aldatu eta osatzen da, inskripzio kode bat eratzen baita, jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatu daitezen eta funtsezko tresna bat izan dadin bidegabeko lehiaren, gezurrezko publizitatearen eta intrusismoaren kontrako borrokan sektore turistikoan. Horretarako, betebehar berriak xedatzen dira enpresentzat, jarduera eta zerbitzu turistikoen publizitateari eta merkaturatzeari dagokienez, hala nola turismoaren arloan eskudun den departamentuari jakinaraztea enpresen datuak, baldin haien jarduera, zerbitzu edo establezimendu turistikoak merkaturatzen eta/edo publizitatzen badira Nafarroako Turismo Erregistroan inskripzio kodea adierazi gabe, inskripzio hori nahitaezkoa denean, edo, halaber, publizitate edo merkaturatze hori kentzea, kasua bada.

    Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, aipatutako azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako errege-dekretuaren aipatutako IV. liburuan xedatutakoaren arabera, aurreikusitako zehapen batzuk aldatzen eta beste batzuk eransten dira, ezarri diren betebehar berriekin bat. Halaber, arau-hauste astun eta oso astunengatik ezartzen diren zehapenen zenbatekoak eguneratzen dira. Gainera, bi inguruabar berri eransten dira zehapenak mailakatzeko.

    Arauak araubide iragankor bat aurreikusten du foru lege honek indarra hartu baino lehen hasitako prozeduretarako, eta, horretaz gain, adierazten da zer epetan aitortu behar duten bidaia konbinatuak antolatzen edo merkaturatzen dituzten pertsona fisikoek eta juridikoek edo lotetsitako bidaia-zerbitzuak ematen dituztenek foru legean ezarritako bermeak eratu dituztela.

    Bukatzeko, maiatzaren 4ko 141/1988 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Foru Komunitateko bidaia agentzien erregelamendua onesten duena, finkatu gogo baitira bidaia konbinatuak eta lotetsitako bidaia zerbitzuak antolatzen edo merkaturatzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek eratu behar dituzten bermeen baldintzak, hori guztia bat etorriz aipatutako 2015/2302/EB Zuzentarauarekin, aipatutako azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege-dekretuan xedatutakoarekin eta autonomia-erkidegoen lantaldeak erabakitako zenbatekoekin (Turismoko Estatuko Idazkaritzak koordinatutako lantalde horretan Nafarroako Foru Komunitateak parte hartu zuen, eta Turismoko Zuzendari Nagusien Mahaiak -egungo Turismoko Batzorde Sektoriala- aztertu zuen 2016ko apirilaren 13an).

    Proiektu hau egitean aintzat hartu dira arauketa onaren printzipioak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarriak. Hala, foru lege honek bere helburua betetzen du beharraren, eraginkortasunaren eta proportzionaltasunaren printzipioekin, ez baitago beste biderik Nafarroako Turismoari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR