19/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, zentral sindikalei eta enpresa erakundeei beren ordezkaritasunagatik transferentziak egiteko kreditu-gehigarria xedatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENTRAL SINDIKALEI ETA ENPRESA ERAKUNDEEI BEREN ORDEZKARITASUNAGATIK TRANSFERENTZIAK EGITEKO KREDITU-GEHIGARRIA XEDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Egungo inguruabarretan, beharrezkoa da zentral sindikalentzako eta enpresaburuen erakundeentzako aurrekontu-zuzkidura handitzea, haien ordezkaritasuna kontuan hartuta, esleituta dauzkaten eginkizunak betetzeko behar diren finantzabideak eduki ditzaten.

Horretarako, kreditu-gehigarri bat eman beharra dago, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 13/2007 Foru Legeko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat. Kreditu-gehigarri hori 2016an zati batean beharko ez diren beste kreditu batzuk erabiliz finantzatuko da.

  1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

528.500 euroko kreditu-gehigarria ematen da, 2016ko ekitaldian Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei erantzuteko.

Kreditu hori aurrekontuko kontu-sail hauetan aplikatuko da:

810012-81500-4819-494108 kontu-saila, Zentral sindikalentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera 352.334,00 euro
810012-81500-4819-494113 kontu-saila, Enpresaburuen erakundeentzako transferentzia, enpresaburuen artean duten ordezkaritasunaren arabera. CEN 176.166,00 euro
GUZTIRA 528.500,00 euro
2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa

Kreditu berezi hau aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

810012-81500-4819-494111 kontu-saila, Gizarte eragileentzako eta enpresa arloko eragileentzako transferentzia, haien parte-hartze instituzionalaren arabera 350.000,00 euro
950002-96200-4819-242106 kontu-saila.
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR