19/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Gregorio Monreal Zia jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gregorio Monreal Zia (Etaiu, 1942), Zuzenbideko doktorea da (Madrileko Unibertsitate Konplutentsea), katedradun emeritua eta Zuzenbidearen Historiako ohorezko irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Ibilbide oparoa dauka unibertsitateko irakasle gisa: Deustua, Valladolid, Extremadura, Madrileko Konplutentsea, Euskal Herrikoa eta Nafarroako Unibertsitate publikoa; irakasle bisitari izan ohi da Paris XII Unibertsitatean eta Visiting Scholar Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn; eta Distinguished Visiting Scholar Nevadako Unibertsitatean, Renon.

Gregorio Monreal izan da, gainera, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; Revista Internacional de Estudios Vascos RIEVeko zuzendaria (1997-2005) eta Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioaren zuzendari zientifikoa, 2003tik. Espainiako Zuzenbidearen Historiako Urtekariaren Erredakzio kidea, Iura Vasconiae Zuzenbidearen Historiako aldizkaria zuzentzen du gaur egun.

Gisa horretan, Gregorio Monreal erruz saiatu da historiari eta zuzenbideari buruzko ikerkuntzak berritzen eta lagundu du Nafarroan jakiundea eta ikerketa garatu daitezen.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Gregorio Monreal Zia jauna saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR