18E/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena planeamendua aldatzeko espedientea, Torres del Ríoko Udalak sustaturik; aldaketa Torres del Ríoko 1. poligonoko 655. lurzatiari dagokio.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Torres del Ríoko Udalak planeamendua aldatzeko espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin. Espedientearen xedea da 1. poligonoko 655. lurzatiko bizitegietako eraikuntzaren ingurunearen sailkapena aldatzea, hiri lurzoru finkatu bihurtuz. Aldaketak Torres del Ríoko 1. poligonoko 594. herri lurzatiaren parte bat ere ukitzen du. Torres del Ríoko Udalak sustatu du espedientea.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Planeamendua aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Espedientearen xedea da Torres del Ríoko 1. poligonoko 655. lurzatiko bizitegietako eraikuntzaren ingurunearen sailkapena aldatzea, hiri lurzoru finkatu bihurtuz. Aldaketak Torres del Ríoko 1. poligonoko 594. herri lurzatiaren parte bat ere ukitzen du. Torres del Ríoko Udalak sustatu du espedientea.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR