189/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2017-2018 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruzko xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2017-2018 kanpainan ehiza arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak proposaturik, eta Ehizako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Nafarroan 2017-2018 kanpainako ehizari buruzko araudi berariazkoa finkatzea da foru agindu honen xedea.

    2. artikulua. Ehizaldiak.

      Foru agindu honek, oro har, ehizaldia finkatzen du: 2017ko abuztuaren 15etik 2018ko otsailaren 25a arte. Dena dela, ez du zertan eraginik izan Ehiza Antolatzeko Planetan ageri diren beste jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legearen ondoriozko ehiza modalitate berriek Ehiza Antolatzeko Planean aurreikusiak egon beharko dute, edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

    3. artikulua. Eskualdeak.

      Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 52. artikuluan ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldeko iparraldea eta hegoaldea bereizten dituen marra; izan ere, foru dekretu horrek Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zuen.

  2. KAPITULUA

    Ehizatzeko espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizatzen ahal diren espezieak eta izurri espezieak.

    2. Ehizatzen ahal diren espezieak.

      Ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoak dira 2017-2018 denboraldian ehizatzeko Nafarroan baimentzen diren espezieak; foru dekretu horren bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen.

    3. Izurri diren espezieak.

      Basa faunako zenbait espezie izurri deklaratu eta haiek harrapatu eta hiltzeko neurriak arautzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 20an emandako 351/2010 Foru Aginduan sartutako espezieak harrapatzen ahal dira, ehizarako baimendutako denboran jakina, foru agindu honen mugen barrenean.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehiza garaiak eta ehiza egunak.

    2. Kapitulu honetan finkatutakoak dira ehizaldiak eta ehiza egunak, ehizaldia irekitzeko eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat zenbait udalerrik osatua baldin bada, haietako bateko jairen bat hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari haren berri eman, baldin eta egun hori ehiza garaiko lehenbizikoa bada.

    3. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da. Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Baimena ematen da basurdea ehizatzeko, 2017ko irailaren 2tik 2018ko otsailaren 25era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, su armaz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan eta gaueko itxaronaldietan, eta arkuz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan, uxaka, zelatan eta gaueko itxaronaldietan. Gaueko itxaronaldietan eta segurtasun arrazoiengatik, baimena ematen da fokuak edo armari lotutako linternak izateko, betiere tiroa egin edo gezia bota aurre-aurreko unerako.

      Gaueko itxaronaldiak –ehiza su-armaz egin edo arkuz– Ehiza Antolatzeko Planean baimendutako postuetan egin beharko dira.

    6. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxalditan ehizatzen ahalko da, Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

    7. artikulua. Orkatza.

    8. Orkatza uxalditan ehizatzeko baimena ematen da, 2017ko irailaren 2tik 2018ko otsailaren 25era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Epe horretan berean baimenduta dago zelatan eta uxaka ehizatzea asteko egun guztietan. Horretarako, 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio Eskualdeko Zaintzari; orobat, erabiliko den besokoaren zenbakia ere adieraziko zaio. Ez daude horretara behartuak ehiza egunetan ehizako guarda duten barrutiak, guarda horrek koordinatuko baitu jarduera, eta bere gain hartuko baitu zelatan dabiltzan ehiztarien eta erabilitako prezinto zenbakien eguneroko kontrola. Ehiza Antolatzeko Planean zehaztuko dira kupoak.

      Erabilitako besokoen gordekinak, baita eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere 2018ko martxoaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan.

    9. 2018ko apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, egunero ehizatzen ahalko dira, zelatan, Ehiza Antolatzeko Planeko kupoaren barrenean sartutako orkatz arrak. Horretarako, 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio Eskualdeko Zaintzari; orobat, erabiliko den besokoaren zenbakia ere adieraziko zaio. Ez daude horretara behartuak ehiza egunetan ehizako guarda duten barrutiak, guarda horrek koordinatuko baitu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR