189/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia” izeneko 270 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalarekin bat (Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalarekin bat (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 88.5.f) artikuluarekin bat, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziari lotutako sariek atxikipena edo konturako sarrera egin behar dute, agindu horietan aurreikusten den bezala.

Martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”, karga bereziagatik atxikitako zenbatekoak eta konturako sarrerak aitortu eta ordaintzeko.

Foru agindu hori berriki aldatu du Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 25eko 188/2015 Foru Aginduak, helburua izanik, besteak beste, haren xedapenak egokitzea Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 14.2 artikuluan zehazten den lotura puntu berrira, ekainaren 24ko 14/2015 Legearen testuaren arabera. Lotura puntu berri horrekin bat, Nafarroako Foru Komunitateak eskumena izanen du zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak eskatzeko, hartzaileak bere ohiko bizitokia edo helbide fiskala lurralde horretan duenean, ordaintzailearen helbide fiskala edozein dela ere.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalak testu bateginaren 80. eta 87. artikuluetara bidaltzen du. Zehazki, 87.1 artikuluak ezartzen du atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta dauden subjektu guztiek atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen bat aurkeztu behar dutela, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin. Ez-egoiliarren gaineko ezarpenari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalak bidalita, 31.5 artikuluak ezartzen du atxikipena eta konturako sarrera egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa duela atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpen bat egitea, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin. Azkenik, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 88.2 artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen urteko laburpena aurkeztea, erregelamendu bidez zehazten den edukiarekin.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.1 artikuluak ezartzen du atxikipenen eta konturako sarreren laburpenak aurkeztu beharko direla, kasuan kasuko araudiaren arabera, haietan sartu behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak ordainarazteko eskumena duen administrazioan.

Hortaz, bidezkoa da 270 eredua onestea, hots, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren kontura egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenaren eredua, aurrekoaren arabera aitorpenak Nafarroan aurkeztu behar dituzten atxikitzaileentzat.

Ondorio horietarako, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikuluak; eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 40.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Bestalde, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz, aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Bestalde, aipatutako xedapenekin bat eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 6. artikuluko eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 270 eredua onestea.

1. “Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia” izeneko 270 eredua onestea, baita I. eranskinean biltzen diren diseinu fisikoak eta logikoak ere.

2. 270 ereduaren aurkezpena, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, telematikoki eginen da, Internet bidez.

2. artikulua. 270 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 88.5 f) artikuluan xedatuaren arabera atxikipena eta konturako sarrerak egitera behartuta egonik, artikulu honetako sarietako bat ordaintzen duten subjektuek aurkeztu beharko dute 270 eredua.

3. artikulua. 270 eredua aurkezteko tokia eta epea.

270 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan aurkeztu beharko da urte bakoitzeko urtarrilean, aurreko urtean ordaindutako sariei dagokienez.

4. artikulua. 270 eredua aurkezteko moduak.

270 eredua telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztu beharko da, ondotik heldu diren 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

5. artikulua. 270 ereduko aitorpenak telematika bidez, Internet erabiliz, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 270 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

  1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

  2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

    Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

  3. Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.

  4. 270 ereduaren aurkezpen telematikoa Internet bidez egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.

  5. Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak izan beharko dituzte kontuan. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude argitaratuta, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

    2. Telematika bidez igortzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR