188/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen deialdia egiten duena 2016rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Krisi egoerei aurre egiteko gaitasun txikia duten populazio ahuletan naturak edo gizakiak eragindako hondamendien kopuruak gora egin izanak nazioartearen erantzun humanitario azkar eta espezializatua eskatzen du. Nafarroako erakundeak, gure Foru Komunitatearen gizarte kontzientziari adi, funtsak bideratzen ari dira Garapenerako Laguntza Ofizial gisa, zehazki, laguntza humanitariorako eta larrialdietarako, giza tragedia horien ondorioak gutxitzeko eta herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrean laguntzeko ekarpen solidario gisa.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arloko printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. 14. artikuluan adierazten da funts publikoak ere erabiliko direla garapenerako lankidetzako ekintzak sustatzeko, eta, zehazki, 13. artikuluan adierazten da lankidetzaren modalitateetako bat laguntza humanitarioa dela, larrialdi egoeran edo berehalako arriskuan dauden populazioei laguntzeko eta horiek berregokitzeko laguntza ekonomiko gisa.

Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Zuzentzaileak bere egiten ditu “Good Humanitarian Donorship - Dohaintza Humanitario Egokiaren” printzipioak. Izan ere, printzipio horiek adierazten dute, besteak beste, eraginkortasun, eragimen eta profesionaltasun handieneko baldintzetan aritzeko moduko esperientzia eta gaitasuna duten entitateak izan behar direla ekintza humanitario hori aurrera eramanen dutenak; eta hori bateragarria da gauzak borondatez edo arrazoi altruistek bultzatuta egitearekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da urteko deialdi baten bidez ezarri eta finkatzea ekintza humanitario espezializatuko proiektuak 2016an gauzatzeko diru-laguntzak arautuko dituzten oinarriak, diru-laguntza horietan publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, kontrolaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimenaren printzipioa, eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko orduan berdintasunaren eta eraginkortasunaren printzipioa ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen 2016ko deialdia eta bere oinarri arautzaileak onestea. Oinarriok foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.–Guztira 240.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izeneko 900004 91100 4819 143103 kontu-sailaren kargura.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

  1. ERANSKINA

    Larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak 2016rako

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    1. Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzak banatzeko deialdi bat egin du 2016rako, nazioarteko lankidetzan espezializatuta diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE aurrerantzean) garapen bidean diren herrialdeetan ekintza humanitarioaren arloan egindako esku-hartzeak finantzatzeko.

    2. Deialdi honen ondorioetarako, ekintza humanitariotzat hartuko dira populazioen aldeko jarduketa ez-baztertzaileak, bereziki, garapen bidean diren herrialdeetako populazio ahulenen aldekoak. Laguntza hau hondamendi naturalek edo giza jatorria duten gatazkek eragindako mugako egoeretarako da, eta haien oinarrizko helburua da ukitutako pertsonen eta erkidegoen oinarrizko eta berehalako beharrei erantzutea. Honako hauek dira helburuak:

      1. Larrialdiko fasean, laguntza eta babesa ematea hondamendien biktimei, izan hondamendi naturalak edo gizakiak sortuak, eta hondamendien zuzeneko ondorioen biktima direnei, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak ahalik eta azkarren emanez, bizirik jarrai dezaten bermatzeko eta ukitutako pertsonen sufrimendua arintzeko.

      2. Krisi humanitario kronikoetan, behar den laguntza eta sorospena ematea ukitutako populazioei, bereziki, populazio horiek ezin dutenean sorospenik jaso beren agintariengandik, edo inongo aginterik ez dagoenean.

        Jarduketa hauen bidez, ondasun eta zerbitzu hauen hornidura eginen da zuzenean, presaz eta berehala:

      3. Osasun zerbitzuak: osasun laguntza herritarrentzat, hondamendi naturalak, gatazka armatuak eta endemien, pandemien eta epidemien gorakadak daudenean. Arreta psikosozialeko esku-hartzeak ere sartzen ahal dira, gatazka armatu edo hondamendi natural baten eraginpeko populazio ahulenaren kaltea arintzearren.

      4. Hezkuntza zerbitzuak: larrialdietan edo krisialdi kronikoetan kalitateko hezkuntza ematea, eragina izan dezan krisiaren ondorio psikosozialean, eta haurrak izan daitezen onuradun nagusiak.

      5. Elikagaien banaketa eta nutrizioa, elikadura arloko segurtasuna bermatzeko, gaizki elikatutako populazioan bereziki.

      6. Ura eta saneamendua, herritarrek edateko ura izan dezaten, behar adina eta behar den kalitatekoa.

      7. Elikagaiez bestelako elementuak banatzea, higieneko kit-ak eta herritarrek bizirik irauteko oinarrizko babes egiturak, batez ere herritar desplazatu eta errefuxiatuentzat.

    3. Garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    4. Esku hartzeko proposamenean, jarduketa-proposamen orokor bat eginen da, lurralde eremu jakin baten mugak gainditu beharko dituena, salbu eta entitate eskatzailearen estatutuetan edo eraketa-agirietan kontrakoa xedatua baldin badago. Proposamen horretan hondamendi egoera baten aurrean erantzuteko estrategiak, akordioak eta erabili beharreko prozedurak jasoko dira; alegia, hondamendi horrek larri kaltetutako jendearen behar humanitarioei erantzuteko erabiliko direnak.

    5. Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta entitate onuradunen artean erabakiko da nola jokatu aurrera eramaten diren misio jakinetan larrialdi edo krisi egoerak gertatzen diren unean, eta bai entitate eskatzaileak bai Administrazioak egin ditzakete proposamenak.

      Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

      Helburu horietarako, guztira, 240.000 euro bideratuko dira, 2016ko gastuen aurrekontuko “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izeneko 900004 91100 4819 143103 kontu-sailaren kargura.

      Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

      Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak bere izaera juridikoaren arabera, eta inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

      2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

      3. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

      4. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarrita dauden gainerako debekuetatik bat ere ez urratzea.

      5. Ekintza humanitariorako plan estrategiko bat edo antzeko dokumenturen bat edukitzea, eta nazioarteko ekintza humanitarioa izatea erakundearen helburua, estatutuetan berariaz jasoa.

      6. Berariazko esperientzia frogatzea laguntza humanitarioko eta larrialdietako ekintzetan, deialdiaren dataren aurreko zortzi urteetatik azkeneko seietan, eta gutxienez 12 ekintzatan parte hartu izana eta bi milioi euro kudeatu izana.

      7. Xedeko tokian bazkide edo kontraparte bat izan dezakete, jarduketa gauzatzeaz arduratuko dena. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

        Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

        Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten ekintza humanitarioko esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      8. Deialdiaren 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei egokitzea.

      9. Zeharkako kostuak ez dira izanen esku-hartzearen kostu osoaren %10etik gorakoak.

      10. Jarduketak 2016. urtean gauzatuko dira, laguntza emateko ebazpenaren egunetik aurrera.

      11. Gehienez ere 120.000 euro emanen dira.

        Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

    6. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

    7. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, esku-hartzearen kostua.

      Seigarrena.–Diruz laguntza jaso dezaketen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR