185/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Foru Komunitatean, 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako euri eta elur jasek eta uholdeek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak ezartzen dituena, baita salbuespen horiek aplikatu dituzten udalerrietan egin beharreko konpentsazioak ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 10eko 11/2009 Foru Legeak uholdeek, haizete indartsuek eta beste fenomeno natural batzuek kaltetutako pertsona fisiko eta juridikoentzako laguntza eta onurak ezartzen ditu, eta 2. artikuluan zehazten du une bakoitzeko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, foru agindu baten bidez, prestatuko duela udal eta herritar kaltetuen zerrenda, izan ditzaketen laguntzekin batera. Orobat, 3. artikuluan ezartzen du foru agindu horretan zehaztuko direla foru legean aurreikusitako laguntza edo/eta konpentsazio eskaerak aurkezteko epeak, betebeharrak eta baldintzak.

Foru agindua Gobernu Kontseiluak egiten duen lehenbiziko bilkuran berretsi beharko du.

Gaia dela-eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak du aipatutako eskumena, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuan aurreikusitakoaren ondorioz, horren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 10eko 11/2009 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, foru agindu honetan aurreikusitako laguntzak izenpetuta dauden aseguru polizetako konpentsazioen osagarriak eta subsidiarioak izanen dira beti, ordena horretan, baita Estatuan edo Europar Batasunean antzeko egoeretarako izan daitezkeen beste laguntza batzuenak ere.

Ondorio horretarako, foru legea garatuko duten foru aginduek osagarritasun eta subsidiariotasun hori izanen dute kontuan, eta, hortaz, onuradunek, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, polizen titular diren aseguru konpainietan tramitatu beharko dituzte konpentsazioak, eta, bidezkoa bada, Estatuko zein Europar Batasuneko administrazioei eskatu dagozkien laguntzak.

Martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuaren bidez, presako neurriak hartu dira 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek eta euriak, elurrak eta haizeak sortutako kalteak konpontzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean gertaturiko uholdeen, haizete indartsuen eta beste fenomeno natural batzuen ondoriozko hondamendiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR