181/2018 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena, zeinean proposatzen baita 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Jarraibideak onestea Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta erakundeetan 2018-2019 ikasturtean izanen dituzten eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko. Eranskinean zehaztu dira.

  2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Eskolatze Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2018ko apirilaren 24an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

    ERANSKINA

    Jarraibideak Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketek eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketek izanen dituzten eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, 2018-2019 ikasturterako

  5. –Egutegia.

    Nafarroako eskola egutegiak klausula hauek beteko ditu:

  6. Ikastetxeetan, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetarako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako, 2018-2019 ikasturtea 2018ko irailaren 3an hasiko da, eta 2019ko ekainaren 28an bukatuko.

    Enplegurako Lanbide Heziketako ikastaroen eta langabe eta langileentzako ikastaroen prestakuntzaldia urte guztian zehar egin daiteke, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen batean garatuko den egutegi eta ordutegi orokor berariazko batekin.

  7. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetarako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako. Hauek dira baldintzak:

    1. Eguberrietako oporrak: abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra arte, biak barne.

    2. Aste Santuko oporrak: apirilaren 18tik 28ra arte, biak barne.

    3. Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a eta maiatzaren 1a. 2019ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokitu beharko dute, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat betiere.

    4. Hezkuntzako zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 31 hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketetarako, eta urriaren 22a Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako. Ikastetxeek zilegi izanen dute beste egun batera pasatzea horren ospakizuna.

    5. Herriko jaieguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten dituen arauan ezarri bezala. Data hori eskola-egun ez den egun batean tokatzen bada, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

    6. Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

    7. Jarri diren eskola-egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaieguntzat finkatu ez badira, eskola gabeko laneguntzat joko dira.

    8. Bertaratzeko modalitate orokorreko eskola-egunen kopurua:

      Prestakuntza modulua lantokietan ez duten prestakuntza zikloetan, edo prestakuntzaldi praktikoa enpresa, estudio eta tailerretan ez duten zikloetan: 175 egun.

      Ikasturte guztian zehar prestakuntza modulua lantokietan duten prestakuntza zikloetan, edo prestakuntzaldi praktikoa enpresa, estudio eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR