180E/2017 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, kluster eta enpresek elkarlanean egiten dituzten jarduketetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Espezializazio Adimentsuko Estrategiak (S3) lankidetza ereduaren aldeko apustua egin du, sektore ekonomikoak garatzeko. Era berean, Nafarroako Gobernuak, klusterren politika definitu du, haiek jarduteko era gidatuz, garatu eta sendotu daitezen.

Klusterrei pizgarriak emateko politikari esker, klusterren lehiakortasuna eta berritzaile izateko gaitasuna sustatzen dira. Politika hori, halaber, lagungarria da klusterrak sendotzeko, haiek osatzen dituzten kideek lidergoa hartu arte.

Nafarroan klusterren egoera desberdina da, haien bilakaerari eta sendotzeari dagokienez, eta, hortaz, beharrezkoa da neurriak abiaraztea, enpresek eta klusterrek lankidetza proiektuetan parte har dezaten sustatzeko, haien lehiakortasuna handiagoa izan dadin, eta, gainera, kluster hasiberriei sendotzen laguntzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Klusterrek eta enpresek elkarlanean egiten dituzten jarduketetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onestea.

  2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kreditua baimendu da:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA (eurotan)
    810009-81310-4819-422200: (E) Klusterra sustatzeko plana 2017 335.000
    4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2017ko apirilaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria.–Xedea.

    Diru-laguntza honen helburua Nafarroako enpresen elkarlanerako ekintza sustatzea da, bai eta klusterrei lotuta dauden proiektuetan parte har dezaten sustatzea ere, haien lehiakortasuna hobetzearren.

    Klustertzat joko da espazio geografiko batean enpresak eta ezagutzaz eta/edo teknologiaz hornitzen duten entitateak metatzea, elkarlanerako truke prozesuetan aktiboki sartuak, proiektu berritzaileak elkarrekin gauzatzearen ondoriozko abantailak eta onurak lortzeko, xedeko merkatu edo merkatu-segmentu baten inguruan, edo erreferentziako adar edo sektore zientifiko baten inguruan.

    Nafarroako klusterrei buruzko politikaren irizpideak zehaztuak dituen agiria eskura dago Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxan (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

  6. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

  7. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiak 2016-2030 (S3) lehenetsitako ekonomia arloetakoak izanen dira: Automozioa eta mekatronika, Elikakatea, Energia berriztagarriak eta baliabideak, Osasuna, Turismo integrala eta Sorkuntza industriak eta industria digitalak.

  8. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketa ildoak honako hauek dira:

    2.1. A ildoa. Kluster hasiberriak sendotzea.

    Kluster bat hasiberritzat jotzeko, baldintza hauek bete behar ditu:

    –10 urtetik beherako antzinatasuna izatea eskaera aurkezten denean (eskaera egiten duen elkarte edo entitate juridikoa noiz eratu zen).

    –Laguntzarik jaso ez izana bitan baino gehiagotan eratu zenetik klusterrei sostengua emateko programaren bitartez (Nafarroako Gobernuarena zein Estatuko enpresa-talde berritzaileei laguntza emateko programa). Konputu horretan ez dira kontuan hartuko aurreklusterrei sostengu emateko laguntzak, Nafarroako Gobernuak klusterrei sostengu emateko 2016an egindako programakoak.

    Ildo horretan, kluster hasiberrien jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

    1. Bazkideak eskuratzeko lanak, lan mahaiak antolatu eta egitea, taldea kudeatzea, klusterraren ordezkaritza.

    2. Plan estrategikoak idatzi edo eguneratzea. Sostengua emanen da kanpoko aholkularitza espezializatu bat azpikontratatzeko, helburua badu klusterraren azterketa estrategikoa egitea eta lehiakortasun posizioa zehaztea, urte anitzeko jarduketa plan bati begira.

    3. Proiektuen dinamizazioa. Elkarlanerako proiektuak antzematea, kanpoko finantziazioa bilatzea proiektuetarako eskualdeko, Espainiako eta Europako deialdietan eta abarretan.

    4. Marketin eta komunikazio jarduketak, hala nola, ekintzak eta kanpainak diseinatzea eta katalogoak, direktorioak, liburuxkak, jardunaldiak eta abar garatzea.

    5. Gaikuntza jarduketak, klusterraren kudeatzaileari edo kudeaketa organoei zuzenduak, klusterrak kudeatzeko berariazko gaiei buruz.

      2.2. B ildoa. Lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.

      Jarduketa ildo honen xedea da enpresen lehiakortasuna eta berrikuntzarako gaitasuna sendotzea elkarlanaren bidez.

      Ildo horretan, jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

    6. Elkartutakoak lankidetzan aritzeko proiektuak, lehiakortasuna hobetzeko eremu hauetan: berrikuntza teknologikoa, berrikuntza ez teknologikoa edo kudeaketakoa, nazioartekotzea eta marketina eta merkaturatzea.

    7. Kanpoko aholkularitza eta zerbitzuak adimen estrategikoan. Zaintza estrategikoaren sistemak ezartzea (ingurunea, teknologia, merkatuak eta lehiakortasuna) klusterreko enpresa guztientzat, eta teknikaren, joeren, kudeaketaren, finantzen eta eragiketen gaineko ezagutza maila handitzea xede duten jarduketak.

    8. Plan estrategikoak eguneratzea. Sostengu berezia emanen da kanpoko aholkularitza espezializatu bat azpikontratatzeko, helburua badu klusterraren azterketa estrategikoa egitea eta lehiakortasun posizioa zehaztea, urte anitzeko jarduketa plan bati begira.

    9. Beste kluster batzuekin lankidetzan aritzeko proiektuak, klusterren barnean dauden Nafarroako enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

    10. Lankidetzarako beste proiektu batzuk, klusterren plan estrategikotik sortzen direnak eta A ildoko laguntzen barnean ez daudenak.

      2.3. C ildoa. Nafarroatik kanpoko klusterrei atxikitzea.

      Lerro honek Nafarroatik kanpoko klusterrei atxikitzea bultzatuko du, lehiakortasuna, berrikuntza edo produktu eta merkatuen dibertsifikazioa hobetzen badituzte.

  9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

  10. Honako baldintza orokorrak betetzen dituzten enpresak eta entitateak izaten ahalko dira onuradunak:

    1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluak onuradun izateko ezarritako debekurik ez urratzea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori.

      Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar laguntzen organo kudeatzaileari baimena ematea hori frogatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntzaren ebazpen proposamena ematen denean.

    2. Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala behar bada, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatuarekin bat.

  11. Halaber, laguntza zer jarduketa ildotarako eskatzen den, eskatzaileek ondoko baldintza berariazkoak bete beharko dituzte:

    2.1. A ildoa. Kluster hasiberriak sendotzea.

    Laguntza hauen onuradun izateko, entitateek izaera juridikoa izanen dute eta kluster hasiberritzat joak egonen dira, 2.2 oinarrian ezarritako definizioari jarraituz.

    Kluster hasiberriek ondoko beharkizunak bete beharko dituzte:

    1. Diru-laguntza jaso izana aurreko deialdietan Nafarroako Gobernuak klusterrei eta aurreklusterrei sostengua emateko programen bidez, edo enpresa-talde berritzaile gisa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR