18/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Administrazioak Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 18/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Administrazioak Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena. Uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuari jarraikiz (Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz), eta apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, eremu horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek osatuko dute Justiziako Administrazioko Segurtasun eta Osasun Batzordea, Justiziaren arloko eskumena duen kontseilariak izendatutako beste hainbeste kiderekin batera.

    Aipatu 8.2 artikuluak ezarritako eskalari jarraikiz, Nafarroako Justizia Administrazioaren arloko prebentzioko ordezkariak, lanean ari diren langileen kopurua aintzat harturik, lau dira gaur den egunean. Beraz, bidezko da Administrazioak izan behar dituen laurak ere izendatzea.

    Azaldutakoaren ondorioz, eta uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR