17E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “ÁGORART-2018. Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia” onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultur Ekintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, “Arte ikasketetan sakontzeko bekak” emateko 2018ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi, eta hari lotutako gastua baimen dezatela eskatuz.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. “ÁGORART-2018. Arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia” onestea.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    A20002-A2510-4809-334102: ÁGORART: arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. 2018 146.234,00
    A20002-A2530-4809-334102: ÁGORART: arte ikasketetan sakontzeko beken deialdia. 2019 200.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Iruñean, 2018ko apirilaren 20an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    ÁGORART-2018. ARTE IKASKETETAN SAKONTZEKO BEKEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

  6. Beken xedea eta helburua.

    1.1. Beka hauen xedea da 30 urte bitarteko ikasle nafarrei aukera ematea arte ikasketetan sakontzeko, Espainiako zentroetan nahiz atzerrikoetan.

    1.2. Beka hauen onura publikoko helburua da, alde batetik, bekadunek kanpoan proiektatzea Foru Komunitateko maila kultural eta artistikoaren irudia, eta, bestetik, aukera izatea bekadunek lortzen duten ezagutza aprobetxatzeko prestakuntza proiektuak bukatu ondoren.

    1.3. Zortzi beka eskaintzen dira deialdian: bat arte plastikoetarako, bat ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta kasuan kasuko luzapenak ere.

  7. Onuradunek bete beharrekoak.

    2.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

    2.2. 30 urte edo gutxiago izatea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

    2.3. Baldintza hauetako bat betetzea:

    1. Beka zein ikasketatan sakontzeko eskatzen den, arlo horretako ikasketa-titulu ofizialaren jabe izatea.

    2. Arte eszenikoen eta musikaren diziplinetan ospe handia duen erakunde batek hautatua izatea.

    Luzapenak eskatzeko, 8. oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

  8. –Aurrekontuetako egozpena.

    3.1. Beka hauetarako 346.234 euro bideratuko dira gehienez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko eta 2019ko gastuen aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, honela:

    –2018ko ekitaldi ekonomikoa: 146.234 euro.

    –2019ko ekitaldi ekonomikoa: 200.000 euro.

    3.2. Hasiera batean emandako zenbatekoak askatuz gero, diru gehigarria banatzen ahalko da eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu bai, baina diru-laguntzarik lortzen ez duten eskatzaileen artean, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

    3.3. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari 2018ko abenduaren 1a baino lehen, puntuazioaren hurrenkeran eta arlo berean hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio; betiere, horrek eskatzen zaion gutxieneko puntuazioa gainditu badu.

    3.4. Beka hauek luza daitezke, baina, bakar-bakarrik, luzapen bat edo bi dituen ikasketa plan jarraitu bat aldez aurretik aurkeztu duten eskatzaileen kasuank; luzapen horiek plan akademiko berean hasitako ikasketak jarraitzeko izanen dira. Ikastetxez edo ikasketa planez aldatzea ez da luzapen gisa onartuko. Ezin izanen da bi luzapen baino gehiago eman. Luzapena ez da besterik gabe emanen, baldintza hauek bete beharko baitira: adina, kurtsoa gainditzea, luzapenen deialdia egitea, batzordeak luzapenaren aldeko irizpena ematea eta aurrekontu erabilgarria izatea.

    3.5. Eskatzaileek beka baterako eta haren luzapenetarako eskubidea baizik ez dute izanen. Beraz, onuradunek ezin izanen dute berriz parte hartu deialdi honetan.

  9. Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

    4.1. Laguntza eskabideak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

    4.2. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkezten ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Eskabideak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko, sinadura elektronikoa beharko da.

    Postetxean aurkezten diren eskabideak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan adieraz daitezen bulegoaren izena, data eta tokia. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

    Aurkezpena Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egiten denean izan ezik, eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioa paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

    4.3. Eskabide ereduak Nafarroako Gobernuaren webgunearen bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

    4.4. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2018ko ekainaren 1ean bukatuko.

    4.5. Izangaiak, eskola-itxieraren egutegia dela eta, ezin badu aurkeztu ziurtagiri akademikoa (I. eranskineko 1.c) edo 1.d) puntukoa), 2018ko uztailaren 20ra arteko epea izanen du, egun hori barne, betire eskaera aurkeztean ezintasun hori justifikatzen badu.

    4.6. Kasuan kasuko zentroan onartuak izateko egutegi ofiziala dela kausa, beka nahiz luzapen baten onuradunari ezinezkoa gertatzen bazaio programan onartua izan dela frogatzeko dokumentazioa aurkeztea eskaerak formalizatzeko epearen barruan, baldintzapean emanen zaio beka, eta aurtengo urriaren 14a baino lehen aurkeztu beharko du dokumentazio hori.

    4.7. Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, posta elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

  10. Gastu diruz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR