179/2020 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onartzen baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 179/2020 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onartzen baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak. ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu hori gerora aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 23ko 124/2018 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 6ko 46/2019 Foru Aginduaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 8ko 79/2019 Foru Aginduaren bidez; bulegoak egokitzeko unean uneko antolakuntza beharretara.

Behin urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua onetsirik, beharrezkoa da bulegoen gaur egungo eskema egokitzea egitura berrira, kasu batzuetan sortutako zerbitzu eta atal berriei atxikitzeko bulego batzuk, eta, beste batzuetan, indarreko bulegoen atxikipenari eusteko. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa errazteko eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikulua aplikatuta, agintzen dut:

  1. KAPITULUA

    Egitura orokorra

    1. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

    Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

    1. Koordinazio Atalari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa eta NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

    2. Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa, Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa eta Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

    3. Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

    4. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

    5. Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxikita: Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa.

    6. Landa Aniztasunerako Atalari atxikita: Landa Dibertsifikaziorako LGENF Laguntzen Bulegoa.

      2. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

      Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

    7. Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

    8. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa eta Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

    9. Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa eta Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

    10. Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

    11. Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

    12. Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

    13. Animalien Ongizatearen Atalari atxikita: Lagun Egiteko Animalien Bulegoa.

    14. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.

    15. Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa eta Enologia Laborategiaren Bulegoa.

    16. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

    17. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

      3. artikulua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

      Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

    18. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

    19. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa eta Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

    20. Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoa, Klima Aldaketaren Bulegoa, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa eta Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

    21. Ingurumen Ikuskapenen Atalari atxikita: Kontrol eta Kalitate Bulegoa.

    22. Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari atxikita: Espezieen Bulegoa eta Naturaguneen Bulegoa.

    23. Ibai Ingurunearen Atalari atxikita: Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

    24. Ingurumen Eraginaren Atalari atxikita: Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa.

    25. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

    26. Basoak Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa eta Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

    27. Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Baso Ondarearen Bulegoa eta Ingurumen Hezkuntza eta Informazioaren Bulegoa.

    28. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

    29. Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tuterako koordinazio unitateak.

      4. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

    30. Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

    31. Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

    32. Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

    33. Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.

    34. Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

      5. artikulua. Bulegoak kentzea.

      Kentzen dira Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikitako Ureztalurretako Jarduketen Plangintzaren eta Kontrolaren Bulegoa; NPEaren Plangintzarako Atalari atxikitako Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoa; Klima Aldaketaren Atalari atxikitako Baliabide Atmosferiko eta Hidrikoen Kontrol Sareen Bulegoa; Ehiza Atalari atxikitako Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa; Ehiza Atalari atxikitako Ehiza Baliabideen Bulegoa; Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako Plangintza eta Garapen Bulegoa eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako Ingurumen arloko Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

  2. KAPITULUA

    Bulegoen eginkizunak

    1. ATALA

    Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

    6. artikulua. NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

    Eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Ordainketen eta “gastu negatiboen” kontabilitatea, Europar Batasuneko araudiaren eremuan bakarrik.

    2. Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari aldian behin bidaltzea gastuen finantza-programazioa, aurrefinantzaketa nazionalerako eskaera eta NBEUF eta LGENF funtsen berariazko kontuen diruzaintza-egoera.

    3. Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari behar den informazioa bidaltzea, epeen barnean eta Europar Batasuneko xedapenetan aurreikusitako moduan, honako hauei buruz: NBEUF eta LGENF funtsen kargurako egindako gastu kontabilizatuak eta aurreikuspenekiko izandako desbideratzeak.

    4. Behar diren agiri zehatzak prestatzea NBEUF eta LGENF funtsen urteko likidaziorako.

    5. NBEUF eta LGENF funtsen zordunen segimendua eta behar diren erregistro informatikoak mantentzea.

    6. Erakunde ordaintzailearen aurrerakinen eta bermeen jarraipena.

    7. Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

      7. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

      Eginkizun hauek izanen ditu:

    8. Aurrefinantzaketa nazionala eskatzeaz arduratzen den unitateari komunikatzea zein diren epe bakoitzean burutu beharreko ordainketak.

    9. Itzuli gabe dauden eta NBEUFren eta LGENFren eta baldintzazkotasunaren zordunei dagozkien diru kopuruak atxikitzea, baimen-unitateek egindako ordainketa-proposamenetan oinarriturik.

    10. Behar diren dokumentazioa eta euskarri magnetikoak prestatzea eta unitate egokira bidaltzea, ordainketarako proposatutako titularrei (edo haien lagapen-hartzaileei) ordainketak burutzeko, edo, LGENF funtsaren kasuan, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontua elkarrekin finantzatzeko.

    11. NBEUFren eta LGENFren kargura onuradunei egindako ordainketen erregistro informatikoak prestatu eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari komunikatzea.

    12. Agintzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR