177/2019 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Langileen Estatutuaren testu bateginaren 37.2 artikuluak (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) –uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluari dagokionez, zeinak indarra izaten jarraitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat eta azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak emandako idazketari jarraikiz– estatu osorako jaiegunak finkatzen ditu, urtero-urtero lan egutegian sartzen direnak egun baliogabe gisara.

Tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte autonomia erkidegoek, urtean hamalau jaiegunen muga dutela eta haietako bi beraiek finkatuta beren lurralderako.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2020. urteko jaiegunak ezartzen dira, eta beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

  1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2020. urteko jaiegunak:

    Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

    Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

    Martxoaren 19a: San Jose.

    Apirilaren 9a: ostegun santua.

    Apirilaren 10a: ostiral santua.

    Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

    Maiatzaren 1a: langileen eguna.

    Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

    Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

    Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

    Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

    Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

    Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

    Aurreko zerrenda horretan sartu da Nafarroako Foru Komunitateko besta eguna, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz.

  2. Beste besta eguna udalek proposatuta ezarriko da, nork berea. Horretarako, udalei eskatzen zaie...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR