173/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Herritarren Segurtasunaren Arloaren egitura organikoa

    1. artikulua. Herritarren Segurtasunaren Arloa.

      Foruzaingoko Herritarren Segurtasunaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

      1. Esku Hartzeko Dibisioa.

      2. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

      3. Agintariak Babesteko Brigada.

      4. Txakurren Gidarien Taldea.

      5. Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

    2. ATALA

      Esku Hartzeko Dibisioa

    3. artikulua. Esku Hartzeko Dibisioa.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion polizia eginkizunak burutzeko, Esku Hartzeko Dibisioak talde hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

      1. 1. Esku-hartze Taldea.

      2. 2. Esku-hartze Taldea.

      3. 3. Esku-hartze Taldea.

      4. 4. Esku-hartze Taldea.

      5. Esku-hartze Berezietarako Taldea.

    4. artikulua. Esku-hartze Berezietarako Taldea.

      Esku-hartze Berezietarako Taldeari polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Bahitzen diren pertsonak askatzea.

      2. Talde terroristetako edo armatuetako kideak edo delitugile arriskutsuak mendean hartu edo neutralizatzea.

      3. Talde terroristetako kideek eta delinkuentzia antolatuko taldeetako kideek erabiltzen dituzten lekuak ireki eta bertan sartzea.

      4. Pertsonak eta ondasunak babesteko agintzen zaizkion babes operazioak egitea, kualifikazio berezia behar denean.

      5. Agintari eskudunek zehazten dituzten toki eta instalazioetan lan egitea, agintariek hala erabakiz gero.

      6. Beste unitate operatibo batzuei laguntzeko beste edozein zerbitzu egitea, kualifikazio berezia behar denean, Foruzaingoko buruak aurretik baimenduz gero.

      7. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    5. ATALA

      Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa

    6. artikulua. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

    7. Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa unitate zentrala da.

      Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion polizia eginkizunak burutzeko, Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:

      1. 1. Ekintza Taldea.

      2. 2. Ekintza Taldea.

      3. 3. Ekintza Taldea.

      4. 4. Ekintza Taldea.

      5. 5. Ekintza Taldea.

      6. Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea.

      Ekintza taldeei, zehazki, Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 21. artikuluko a), b), c), d), e), f), g), h), i), j), k) eta m) letretan aipatutako eginkizunak burutzea dagokie. Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldeari, berriz, Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 21. artikuluko l) eta m) letretan aipatutako eginkizunak burutzea dagokio.

    8. Oraingo atxikipen organikoa gorabehera, foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldeak lehendik zituen eginkizun guztiak egiten segituko du, ondorio guztietarako. Horrek, hala ere, ez du inolako aldaketarik ekarriko bere eginkizunei, ordainsariei edo beste lan baldintza batzuei dagokienez.

    9. ATALA

      Agintariak Babesteko Brigada

    10. artikulua. Agintariak Babesteko Brigada.

      Agintariak Babesteko Brigada unitate zentrala da, eta antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:

      1. Agintariak Babesteko Taldea.

      2. Sostengu eta Kontrazaintza Taldea.

    11. artikulua. Agintariak Babesteko Taldea.

      Agintariak Babesteko Taldeari dagokio agintarien segurtasun, babes eta bizkarzaintza zerbitzuak emateari loturiko polizia eginkizunak zuzenean egitea, agintzen zaionaren arabera, baita helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren antzeko beste eginkizun batzuk ere.

    12. artikulua. Sostengu eta Kontrazaintza Taldea.

      Sostengu eta Kontrazaintza Taldeari polizia eginkizun hauek dagozkio:

      1. Babestuaren osoko segurtasuna bermatzeko behar diren babes eta zaintza zerbitzuak ematea, arloko gainerako unitateekin lankidetzan.

      2. Kontrazaintza zerbitzuak, aurrerapen lanak, ikuskapenak eta babestuen segurtasuna bermatzeko behar diren beste lan batzuk egitea.

      3. Arloko gainerako unitateei laguntzea herritarren segurtasuna bermatzeko prestatzen diren operazioetan.

      4. Brigadako gainerako unitateei sostengua eta babesa ematea.

      5. Babespeko pertsonen segurtasuna bermatzeko prebentziozko segurtasun planak diseinatzea.

      6. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    13. ATALA

      Zuzenean Herritarren Segurtasunaren Arloaren menpe dauden taldeak

    14. artikulua. Txakurren Gidarien Taldea.

    15. Txakurren Gidarien Taldea unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Droga toxikoak edo substantzia sorgorkariak harrapatzea haiei darizkien usainen bidez, hala prebentzio jardueretan nola Foruzaingoaren beste unitate batzuei laguntzeko ekintzetan.

      2. Legezko diru-papera bilatzea eta aurkitzea.

      3. Lehergailuak bilatu eta aurkitzea jendaurreko ekitaldiak edo agintarien bisitaldiak direla kausa egiten diren prebentzio lanetan, baita lehergailuen berri emateko abisuetan ere, benetakoak izan edo simulakroak.

      4. Arriskuan dauden pertsonak, landagune handietan desagertutako pertsonak eta buxatutako egituren edo elur-jausien azpian harrapatutako pertsonak bilatzea eta lokalizatzea.

      5. Segurtasuneko polizia operazioetan laguntza lanak egitea.

      6. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    16. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta unitatearen eginkizunak eta tamaina kontuan harturik, Txakurren Gidarien Taldea kabo baten agintepean egonen da.

    17. artikulua. Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

    18. Ekintzak Planifikatzeko Taldea Herritarren Segurtasunerako Arloko buruari laguntzea dagokio, bere antolaketa unitateen jarduera zuzendu, koordinatu eta kontrolatzeko lanetan.

      Gainera, segurtasun operazio orokorren diseinua eta plangintza eginen ditu, herritarren segurtasunerako unitateen parte-hartzea beharrezkoa denean.

      Agintzen zaion antzeko beste edozein eginkizun ere egin beharko du.

    19. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR