171/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren egitura organikoa

    1. artikulua. Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa

      Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

      1. Barne Segurtasuneko Brigada.

      2. Joko eta Ikuskizunen Brigada.

      3. Ingurumena Babesteko Brigada.

    2. ATALA

      Barne Segurtasuneko Brigada

    3. artikulua. Barne Segurtasuneko Brigada.

    4. Barne Segurtasuneko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Foru Komunitateko erakundeen eraikinak zaindu, kontrolatu eta gordetzea, eraikinaren inguruabar bereziak direla-eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak hala agintzen duenean.

      2. Sarrera kontrolatzea aurreko idatz-zatian aipatutako eraikinetan eta goi agintariek aldi baterako adierazten dituzten gainerakoetan, eta Administrazioaren eraikin publikoak zaindu eta sarrerak kontrolatzen dituzten segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatu eta elkarlanean aritzea.

      3. Aurreko idatz-zatian adierazitako eraikinetan dauden ondasunei edo haiek erabiltzen dituzten pertsonei segurtasuna eta babesa ematea.

      4. Zehazten diren gutun, pakete eta gauzak kontrolatu, banatu eta, oro har, haien tratamendua egitea.

      5. Segurtasunari loturiko kontuetan aholku eta sostengu ematea.

      6. Hornidurei, azpiegiturei eta segurtasun sistema fisikoei dagokienez polizia irizpideak ezartzea.

      7. Segurtasunari buruz esleitzen zaizkion azterketa, plan eta proiektuak garatzea.

      8. Nafarroako Gobernuari loturiko segurtasun pribatuaren zerbitzuak ikuskatzea eta arlo horretako kontratazio prozeduretan parte hartzea.

      9. Aurreko idatz-zatian aipatutako arloan atzematen diren arau-hausteak salatzea.

      10. Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek segurtasun arloan ezer eskatuz gero, laguntza eta informazio zientifiko-teknologikoa ematea.

      11. Nafarroako Gobernuaren eta hari loturiko erakundeen eraikinetan dauden bideo-zaintza sistemetan jasotako irudiak atera, gorde eta tratatzea, arlo horretako arauek ezarritakoa begiratuz betiere.

      12. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    5. Esleitu zaizkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Barne Segurtasuneko Brigadak talde hauek ditu atxikita:

      1. Justiziako Taldea.

      2. Jauregiko Taldea.

      3. Parlamentuko Taldea.

      4. Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Taldea.

      5. Ikuskapen eta Kontrol Taldea.

    6. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta unitatearen eginkizunak eta tamaina kontuan harturik, Ikuskapen eta Kontrol Taldea kabo baten agintepean egonen da.

    7. ATALA

      Joko eta Ikuskizunen Brigada

    8. artikulua. Joko eta Ikuskizunen Brigada.

      Joko eta Ikuskizunen Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Joko jarduerak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ikuskatzea.

      2. Jarduera horietan ikusten diren arau-hausteak salatzea.

      3. Jendaurreko ekitaldietan agintaritzaren ordezkari eta laguntzaile gisa jardutea, Barneko zuendari nagusiak horretarako izendatuta, Foruzaingoko buruak proposaturik.

      4. Jarduera horietan ezartzen diren zehapenak eta beste neurri batzuk nahitaez betearaztea.

      5. Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek jokoen, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren arloaren gainean ezer eskatuz gero, laguntza eta informazioa ematea.

      6. Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

    9. ATALA

      Ingurumena Babesteko Brigada

    10. artikulua. Ingurumena Babesteko Brigada.

    11. Ingurumena Babesteko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

      1. Naturaguneak eta natura baliabideak zaindu eta babestea.

      2. Natura eta ingurumena zaintzeari buruzko xedapenak betetzen direla ikuskatzea.

      3. Landa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR