17/2018 FORU LEGEA, uztailaren 3koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO SEGURTASUN PUBLIKOARI BURUZKO EKAINAREN 20KO 8/2006 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak taxutzen du Nafarroako segurtasun publikoaren sistema, Administrazio Publiko desberdinen parte-hartzeaz osatua, eta koordinazio eta plangintza tresnak diseinatzen ditu helburu nagusi batekin; alegia, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea, eskura dauden baliabideen erabilera arrazoizkoa eta jasangarria izan dadin; horrenbestez, herritarren segurtasunaren arloan desiragarri diren emaitzen lorpenean eraginkortasun handiagoa erdiestea.

Arau horren II. kapituluan aurreikusirik dago zein den Nafarroako segurtasun publikoko sistema horren antolaketa. Kapitulu horretan arloaren antolamendu administratiboa jasotzen da, berariazko eginkizunak esleitzen zaizkie foru administrazioko eta toki administrazioko organo eskudunei, eta segurtasun publikoaren eremuko parte-hartze eta koordinazio organoak arautzen dira, hala nola Herritarren Segurtasunerako Kontseilua, Herritarren Segurtasuneko toki kontseiluak, Segurtasun Publikorako Departamentuarteko Batzordea, Nafarroako Segurtasun Batzordea, segurtasunerako toki batzordeak udaltzaingoa duten udalerrietan, eta, azkenik, Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

Zalantzarik gabe, politika publikoetan parte hartzeko eta horiek aztertzeko bide iraunkorretako bat dira kide anitzeko organoak, bete nahi dituzten beharretarako egokiak eta proportziozkoak badira betiere, eta aintzat hartzen badira eskain dezaketen baliagarritasuna eta balio erantsia, kasu honetan segurtasun arloko politika publikoen hobekuntzari, ekarpen horiek justifikatuko baitute organoen beraien existentzia, azken finean.

Aitzitik, eginkizun berberak dituzten organoak bikoiztu edo ugaltzeak eta antolamendurik gabeko osaketa eta funtzionamendua izateak inoperatibo eta afuntzional bilaka dezakete sistema organiko hori, politika publikoei egin diezaiokeen ekarpena ezerezean utziz. Horregatik, segurtasun publikoaren sistemaz gogoeta egin, eta berrantolatu beharra dago, arrazionaltasunean eta errealismoan oinarritutako irizpideekin, antolaketaren diseinua herritarren behar eta eskaeretara eta Nafarroako Foru Komunitateko errealitatera ekarriz; horretarako, beharrezkoa da haien araudia eta operatibitatea ebaluatzea legeak ezarritako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR