17/2017 FORU DEKRETUA, martxoaren 8koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu zen, Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikita, eta bere estatutuak onetsi ziren.

Gero, urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren eranskina aldatu zen, erakunde autonomoari estatutu berriak ematearren.

Aldaketa horren bitartez osasun publikoa sustatu nahi zen Osasun Planaren esparruan, betiere osasunaren prebentzioaren eta sustapenaren ikuspegitik, hori baita Nafarroako Gobernuaren osasun politikaren ardatz nagusietako bat, osasun sistemaren jarduketak orientatu eta arrazionalizatzeko, osasun komunitarioa indartzeko eta osasuna politika guztietan sostengatzeko.

Era berean, zerbitzu guztiak zerbitzu bakar batean bildu ziren, lan osasunaren esparruan aritzen diren lan taldeen elkarren arteko osagarritasuna hobetzeko.

Azkenik, Gobernu Kontseiluaren osaera aldatu zen, eta partaidetza organo berri bat sortu, hots, Batzorde Teknikoa, gardentasunaren eta profesionalen partaidetzaren esparru orokorrean.

Abian jarri zenetik urtebete joan denez, orain arteko kudeaketaren esperientzia kontuan harturik eta hurrengo urteetan garatu beharreko plan eta proiektu berriak onetsi direlarik, beharrezkoa da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura partez aldatzea, helburuak eta eginkizunak errazago betetzeko asmoz egokitzeko eta erakunde autonomoaren funtzionamendua hobetzeko.

Horretarako, alde batetik, Batzorde Teknikoaren ordez Koordinazio Teknikoaren Batzordea sortzen da, Osasun Publikoaren Plana garatzeko eta haren jarraipen teknikoa egiteko eginkizunak dituela, baita atalen arteko koordinazioa eta partaidetza-prozesuak hobetzeko eginkizunak ere.

Gobernu Kontseiluko bi kide izendatzeko modua ere aldatzen da, prozedura errazteko.

Beste alde batetik, lehenengo urte honetan bildutako esperientzia kontuan harturik, Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuaren egitura aldatzen da, gaixotasun transmitigarriei lotutako bi atalak bakar batean biltzeko, horrela, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren helburuak hobeki betetzeko eta haren funtzionamendua hobetzeko. Lan Osasunaren Zerbitzuaren egitura ere aldatzen da, haren barreneko atal batzuen izenak eta eginkizunak aldatuz, Lan Osasunaren Ekintza Plan berria betetzeari begira jartzeko.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR