17/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2006ko urrian, Osasun Sistema Nazionaleko Kalitate Planaren barrenean, “Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia” onetsi zen. Lortu beharreko helburu batzuk finkatu ziren esku-hartzeen kalitatea eta emaitzak hobetzeko diabetes mellitusari dagokionez. Estrategia hori abian jartzeak Diabetesaren Batzorde Teknikoa egokitzea ekarri zuen, informazioaren bilketan eta osasun laguntzan premia berriei erantzuteko estrategiaren ebaluazioan eta jarraipenean. Horregatik, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 10eko 68/2008 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren. Batzordea Osasuneko kontseilariaren 1992ko azaroaren 16ko Foru Aginduaren bidez sortu zen, eta 284/1996 Foru Aginduaren bidez aldatu.

2012ko ekainean, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko estrategia” onetsi zuen. Dokumentu horretan aholkatzen da eredu integrala erabiltzea eri horiei laguntzeko, zainketen jarraitasuna bermatuz eta eritasunaren bilakaerara egokituz. Hori lortzeko, laguntza berrantolatu behar da.

Egungo osasun antolaketa eri kronikoen laguntza premietara egokitzeko, 2013ko uztailean Osasun Departamentuak “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia” garatu zuen. Linea estrategiko bat da hautatzen diren eri kronikoentzako laguntza plan eragileak garatzea, eredu integralak erabiliz eta larritasun mailaren araberako modalitate ezberdinak ezarriz. Berariazko laguntza behar duten lehentasunezko erien artean diabetikoak daude.

Horregatik, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 5eko 27/2015 Foru Aginduaren bidez, Diabetesaren Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren, halako moduz non Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesaren Estrategia ezartzeko zituen eginkizunei “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko Estrategiari” eta “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategiari” lotutakoak gehitu zitzaizkion.

Gaur egun, Osasun Departamentuaren egituran izan diren aldaketen ondoren, beharrezkoa da berriz egokitzea Batzordearen osaera eta, Osasun Planean ezarritakoari jarraituz, egokitzat jotzen da pazienteen elkarteen ordezkari bat eranstea.

Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Diabetesaren Aholku...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR