16E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat euskara erabiltzeko prentsa idatzian, irratietan eta online hedabideetan, eta ezartzeko bai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), bai hedabideak digitalizatzeko prozesuak, 2021. urterako. DDBN identifikazioa: 549259.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

52. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 16E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi bat euskara erabiltzeko prentsa idatzian, irratietan eta online hedabideetan, eta ezartzeko bai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), bai hedabideak digitalizatzeko prozesuak, 2021. urterako. DDBN identifikazioa: 549259. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 27. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoak premiatzen ditu hedabide publiko eta pribatuetan euskararen presentzia gero eta handiagoa sustatzera.

Lege betebehar hori betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginkizun hauek ditu esleituak: Nafarroako hedabide sozial publiko zein pribatuetan euskararen presentzia progresiboa sustatzea, laguntza ekonomiko eta materialerako planak egitea, eta Nafarroako komunikabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzeko egiten diren deialdiak kudeatu eta ebaluatzea, aipatu erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz.

Deialdi honek ezartzen ditu 920.912 euro laguntzetan banatzeko oinarriak, batetik, euskararen erabilera sustatzeko prentsa idatzian, irratietan eta online hedabideetan, eta, bertzetik, ezartzeko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) eta hedabideak digitalizatzeko prozesuak, 2021. urterako.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea dirulaguntzen deialdi bat euskara erabiltzeko prentsa idatzian, irratietan eta online hedabideetan, eta ezartzeko bai Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), bai hedabideak digitalizatzeko prozesuak, 2021. urterako, foru agindu honek erantsita dauzkan oinarriek eta eranskinek araututa.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskabideak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
B30002-B3200-4709-334100: (E) Suspertze Plana: laguntzak, hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko 2021 895.912,00
B30002-B3200-7709-334100: Suspertze Plana: laguntzak, euskara ingurune digitalean sustatzeko aplikazioak garatzeko 2021 25.000,00
Aurrekontu erabilgarririk badago, deialdi honetan aurreikusitako gastua handitzen ahalko da 24.088 eurotan gehienez, eta kopuru hori onartuko da laguntzak emateko ebazpenaren aurretik. Gehigarria baimentzeko, ezinbertzekoa izanen da Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan adierazitako egoeraren bat gertatzea

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herritarrekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, departamentu horretako Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Atalera, Euskarabideko Euskara Sustatzeko Atalera eta Programen Bulegora, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, bidezko ondorioak izan ditzaten.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 16an.–Herritarrekiko Harremanetako Kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

  1. ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

    1.–Deialdiaren xedea.

    Deialdi honen xedea da:

    –Nafarroan zabaltzen diren idatzizko hedabideetan, irratietan eta online hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko 2021ean emanen diren laguntzak arautzea.

    –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eta digitalizatzeko prozesuen ezarpena bultzatzea hedabide horietan.

    2.–Aurrekontu erabilgarria eta denbora-eremua.

    2.1. Deialdi honetara bideratutako aurrekontua gehienez ere da, alde batetik, 895.912 eurokoa “(E) Laguntzak, hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko” izeneko B30002 B3200 4709 334100 partidaren kontura, eta, bertzetik, 25.000 eurokoa “Suspertze Plana: Laguntzak, euskara ingurune digitalean sustatzeko aplikazioak garatzeko” izeneko B30002 B3200 7709 334100 partidaren kontura, biak ere 2021eko Gastuen Aurrekontukoak.

    Aurrekontu erabilgarririk badago, deialdi honetan aurreikusitako gastua handitzen ahalko da 24.088 eurotan gehienez, eta kopuru hori onartuko da laguntzak emateko ebazpenaren aurretik. Gehigarria baimentzeko, ezinbertzekoa izanen da Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan adierazitako egoeraren bat gertatzea.

    2.2. Diruz lagundutako jarduerak 2020ko urriaren 16tik 2021eko urriaren 31ra bitartekoak izanen dira.

    3.–Onuradunak.

    Laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona juridiko guztiek, hauen artean baldin badira:

    –Eguneroko prentsa edo aldizkariak, haien zabalkunde eremua Nafarroako Foru Komunitatearena bada, eta haien argitaratze-jarduera etengabe gauzatu bada deialdi hau argitaratu arte. Toki mailako aldizkariek gutxienez ere 4 ale atera beharko dituzte urtean, eta gutxienez ere 8 orrialde izan, ale bakoitzeko, argitaraldi guztietan.

    –Irratiak, irratiko komunikazio zerbitzuak irrati-difusioaren bidez emateko Nafarroako Gobernuak ematen dituen lizentzien titularrak badira, eta lizentzia eskuratzeko bete behar zituzten baldintza teknikoen eta programaziokoen araberako emanaldiak eskaintzen badituzte deialdi honen eskaerak aurkezteko epean.

    –Euskarazko online hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, bai Nafarroan zabalkundea duten hedabideen euskarri digitala direnak, bai beren lana online baizik egiten ez dutenak.

    –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan eta digitalizatzeko prozesuetan inbertsioak egin nahi dituzten komunikabideak.

    4.–Dirulaguntzen modalitatea eta laguntzen zenbatekoa.

    Hedabideen jarduerari dirulaguntza emanen zaio modalitate eta zenbateko hauen arabera:

    4.1. Euskara hutsezko eguneroko prentsa (egunkariak). Modalitate honek 100.000 euroko zuzkidura du.

    4.2. Euskara erabiltzen duen eguneroko prentsa (egunkariak). Modalitate honek 60.000 euroko zuzkidura du.

    4.3. Nafarroan zabalkundea duten euskara hutsezko aldizkariak. Modalitate honek 300.000 euroko zuzkidura du.

    4.4. Euskara erabiltzen duten aldizkariak, hizkuntza eremu mistoan eta/edo ez-euskaldunean zabalkundea dutenak. Modalitate honek 50.000 euroko zuzkidura du.

    4.5. Euskara hutsezko irratiak. Modalitate honek 250.000 euroko zuzkidura du.

    4.6. Euskara erabiltzen duten irratiak, eremu mistokoak, ez-euskaldunekoak edo bietakoak. Modalitate honek 20.000 euroko zuzkidura du.

    4.7. Euskarazko hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, Nafarroan zabalkundea duen bertze hedabideren baten online euskarria direnak. Modalitate honek 50.000 euroko zuzkidura du.

    4.8. Euskara hutsean eta online bakarrik diharduten hedabideak. Modalitate honek 60.000 euroko zuzkidura du.

    4.9. Online bakarrik jardun eta euskara erabiltzen duten komunikabideak. Modalitate honek 5.912 euroko zuzkidura du.

    4.10. Teknologia digitaletan eta digitalizatzeko prozesuetan inbertsioak egiten dituzten hedabideak. Modalitate honek 25.000 euroko zuzkidura du.

    5.–Deialditik kanpo gelditzea.

    Deialdi honetatik at geldituko dira:

    1. Alderdi politikoek, izaera politikoko elkarteek, sindikatuek, lanbide-elkargoek eta antzekoek argitaratzen dituzten hedabideak.

    2. Elkarteek, kirol-klubek, fundazioek edo antzekoek beren kideen artean banatu eta erabiltzeko argitaratzen dituztenak.

    3. Eskoletako aldizkariak, aldizkari espezializatuak, kultur aldizkariak eta kultur agerpen zehatz batzuei eskainitakoak edo irakurle espezializatuei zuzenduak.

    4. Ikuskizunen gidak, denbora-pasak eta antzekoak.

    5. Udalen informazio aldizkariak eta udal argitalpenak, interes orokorrekoak ez direnak.

    6. Informazio espezializatua ematen duten informazio orriak.

    7. Idatzizko hedabideen kasuan, bertze hedabide baten barnean banatzen diren tartekoak.

    8. Lege-gordailu zenbakirik ez duten argitalpenak.

    9. Online hedabideak, beren eskrituretan jarduera hori xede sozialen artean legez jasota ez dutenak.

    10. Online modalitatean bazterturik geldituko dira beren orrialdeen %50ean gutxienez ere euskaraz nabigatzeko aukera ematen ez dutenak.

    11. Online...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR