163/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileek aldi baterako ezintasuneko zer kasutan, salbuespenez, jaso dezaketen ordura arteko beren ordainsarien ehuneko ehun.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Justizia Administrazioaren Arloko Aurrekontu-eraginkortasuneko Neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoak beste idazketa bat eman zion uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 504.5 artikuluaren zazpigarren paragrafoari (6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa). Idazketa berriaren bidez aldatzen dira aldi baterako ezintasun egoeran dauden Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako funtzionarioen ordainsariak, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuari egokitzeko (20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, Aurrekontu-egonkortasuna Bermatzeko eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzkoa).

Aipatutako 8/2012 Lege Organikoaren seigarren xedapen iragankorrak 504.5 artikuluaren zazpigarren paragrafoaren indarra hartzea geroratu zuen, harik eta organo eskudunak ezartzen zuen arte zer kasutan, salbuespenez eta behar bezala justifikaturik, ezar zitekeen osagarri bat, ordura arteko ordainsarien gehienez ere ehuneko ehun jasotzeko, betiere gehienez ere sei hilabetez. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 5eko 169/2013 Foru Aginduaren bidez gauzatu zen hori Nafarroako Foru Komunitatean.

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian, arau-esparru berri bat ezarri du administrazio publikoen zerbitzuko langileen aldi baterako ezintasunen araubiderako. Horrela, une horretara arte zeuden murrizketak kendu ditu, eta baimena eman du administrazio bakoitzak zehatz dezan, negoziazio kolektiboa egin ondoren, bere zerbitzuko langileek zein bere erakundeetako eta mendeko entitate publikoetako langileek zer ordainsari jaso behar duten aldi baterako ezintasunak irauten duen bitartean.

Xedapen gehigarri horren Bost atalak ezartzen du Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatuko zaiela, besteak beste, xedapen horretan bertan ezarritakoa.

Horrez gain, horren Sei atalak adierazten du, Estatuko Administrazioari dagokionez, Ministroen Kontseiluaren dekretu baten bidez onetsiko dela xedapen horren Bat eta Bi atalek aipatzen duten erregulazioa. Eta horixe onetsi da uztailaren 27ko 956/2018 Errege Dekretuaren bidez; izan ere, errege dekretu horrek onetsi eta argitaratu du Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorrak 2018ko uztailaren 23an hartutako Erabakia, Nafarroako Justizia Administrazioaren eta bere erakundeen edo mendeko entitate publikoen zerbitzuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR