16/2020 FORU LEGEA, azaroaren 17koa, kreditu-gehigarri bat eta aparteko kreditu bat ematen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 16/2020 FORU LEGEA, azaroaren 17koa, kreditu-gehigarri bat eta aparteko kreditu bat ematen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

Foru Legea, kreditu-gehigarri bat eta aparteko kreditu bat ematen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko.

ZIOEN AZALPENA

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legean guztira 68.500.000 euroko finantzaketa aurreikusten da Nafarroako Unibertsitate Publikorako, partida hauetan jasotzen dena:

–“NUPen finantzaketarako hitzarmena” izeneko G10001 G1110 4455 322300 partida, 66.120.116 eurokoa.

–“NUPen finantzaketarako hitzarmena: hobekuntzak” izeneko G10001 G1110 4455 322303 partida, 1.368.884 eurokoa.

–“NUPen finantzaketarako hitzarmena: inbertsioak” izeneko G10001 G1110 7455 322300 partida, 1.011.000 eurokoa.

Maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-dekretuak, zeinaren bidez onesten baitira, Covid-2019aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egitearren, kulturgintzari laguntzeko neurriak eta zerga arlokoak, azken xedapenetako seigarrenean aldatu egin zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81. artikuluko 3. apartatuko b) paragrafoa, halako moduz non honako testu hau baitauka orain:

“b) Zerbitzu akademikoengatik ezartzen diren prezio publikoen eta legez ezartzen diren gainerako eskubideen ondorioz eskuratutako diru-sarrerak. Nazio-lurralde osoan balio duten titulu ofizialetarakoak diren ikasketen prezio publikoak eta eskubideak autonomia erkidego bakoitzak ezarriko ditu, Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak ezartzen dituen gehieneko mugen barruan eta zerbitzu-ematearen kostuekin lotura daukatela.

Era berean, prezio publikoen eta gainerako eskubideen arloan legez agintzen diren salbuespen eta murriztapenen ondoriozko zenbatekoei dagozkien konpentsazioak ere ezarriko dira.”

Unibertsitate Politikarako Konferentzia Nagusiak, 2020ko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, matrikula-prezio publikoen eredu berri bat onetsi zuen 2020-2021 ikasturteko graduko ikasketa ofizialetarako; Nafarroaren kasuan, horrek esan nahi du 2020-2021 ikasturteko prezioa izanen dela 2011-2012 ikasturterako ezarri zena. Doikuntza horren ondorioz, kredituaren prezioa %7,14...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA