16/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua arlo horretako erakunde eskuduna da, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 34. artikuluan, “Gazteen elkartegintza eta gazteen beste erakunde batzuk”, ezarritakoaren arabera. Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak sendotu egiten du eskumen hori, bai eta haren estatutuek ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuan onesten baitira, gazteriaren esparruari berariaz heltzeko. Haren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartuz eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan zeharka jardunez.

Bere eskumenak garatzeko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagokio programak eta diru-laguntzak zuzendu eta kudeatzea, besteak beste. Eginkizun hori Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean gauzatuko da; izan ere, haren xedea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzea.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak dituen helburuen artean gazteen elkartegintza sustatzea dago, gazteak gizarte-bizitzan integratu eta parte hartzeko modua den aldetik. Horretarako, laguntza eman nahi zaie elkarte horiei, gazteentzako programak presta ditzaten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak onestea, gazteentzako programen garapenerako. Oinarriak foru agindu honen eranskinean azaltzen dira.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 100.000 (ehun mila) euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan “Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-2321009 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskin eta inprimakiak www.juventud.navarra.es web-orrian eskuratzen ahalko dira.

    Iruñean, 2016ko otsailaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    ERANSKINA

    Oinarriak

  4. Xedea.

    Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, Nafarroako gazteen artean 2016an garatuko diren proiektuak aurrera eraman ditzaten.

    Deialdiak onura publikoa dakar, gazteen elkartegintza sustatzea interesgarria delako gizartearentzat eta bide bat sortzen duelako gazteentzat beren bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuetan parte hartzeko.

    Deialdi honetarako aurrekontua 100.000 eurokoa da, gehienez ere, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretako “Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-2321009 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  5. Helburua.

    Nafarroako gazte elkarteei laguntzea dute helburu deialdi honetako diru-laguntzek, 2016an, gazte nafarrek bizitza sozialean duten parte-hartzea hobetuko duten proiektuak gauza ditzaten.

  6. Entitate onuradunak.

    Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribatuta dauden gazte elkarte guztiek aurkezten ahalko dituzte eskaerak deialdi honen babesean. Nafarroako Gazteen Entitateen Errolda prestatzeko arauak eguneratu zituen Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduak arautzen du errolda hori. Mota hauek ezartzen dira gazte elkarteentzat:

    A mota) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta apirilaren 22ko 397/1988 Errege Dekretuaren arabera eratutako gazte elkarteak, lehen aipatu helburuak, estatutuetan islatuak, dituztenak.

    B mota) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean eratutako elkarteen gazte atalak; gazteriari buruzko programak garatuko dituen gazte atala, parte hartzeko bere organoak dituena, onartuta izan beharko dute estatutuetan.

    C mota) Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten irabazi-asmorik gabeko entitateak. Gazteriaren Zuzendariordetzak bidezkotzat joz gero, gazteek osatutakoak direla erabakitzen diren elkarteak sartzen ahalko dira atal honetan, baldin errolda hau prestatzeko arrazoi diren helburuak betetzen badituzte.

  7. Diru-laguntza izan dezaketen proiektuen edukia:

    1. Proiektuak hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteentzat izan beharko du, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 2. artikuluari jarraituz.

    2. Diruz laguntzen ahal diren proiektuak batasun bat duten zenbait jardueraz osatuko dira, helburuak lortzera bideraturik plan egituratu bati jarraikiz.

      C Gazte elkarteek garatu beharreko proiektuetarako emanen da diru-laguntza. Gazteen bizi garapenean laguntzen duten eta/edo gazteek gizartean parte-hartze aktiboa izatea sustatzen duten gaiak landuko dituzte proiektuek.

      Aipatu diren proiektuei dagokienez, era honetako ekintzak lagunduko dira diruz:

      1. Gazteek prestakuntza eta enplegua izan dezaten laguntzen duten jarduketak.

      2. Osasun-hezkuntzako jarduketak.

      3. Indarkeria, arrazakeria, xenofobia, sexismoa, homofobia eta intolerantzia prebenitzeko jarduketak.

      4. Emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko jarduketak.

      5. Gazteen parte-hartze solidarioa bultzatzen dituzten jarduketak, boluntariotzaren, hezkuntzaren eta garapenerako lankidetzaren bidez.

      6. Gazteen aisia eta astialdi osasungarria bultzatzen dituzten jarduketak.

      7. Gazte elkarteen jarduketak bultzatzen dituzten ekintzak, ingurumenaren kontserbazioan eta aisiaren kultura berri baten erabileran.

      8. Gazteen arte eta kultura arloko promozioa dakarten jarduketak.

    3. Deialdi honetatik kanpo daude publizitate kanpainak, dokumentalak, argitalpenak eta gidak sustatzen dituzten proiektuak, bai eta obrak egitea edo material inbentariagarria eskuratzea helburu dutenak ere, aurreikusitako jarduerak egiteko.

    4. Proiektu horiek 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitarteko epean gauzatu beharko dira.

  8. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Proiektuak egiteko diru-laguntza jasotzen ahal duten gastutzat jotzen dira, oro har, proiektuak gauzatzearekin zuzeneko lotura dutenak, hala nola:

    –Garraioko gastuak; halakotzat joko dira garraio kolektiboak, publikoak nahiz pribatuak, erabiltzearen ondorioz sortutakoak.

    –Mantenu eta ostatu gastuak, irtenaldietan. Irtenalditzat joko dira egoitzatik kanpo gutxienez ere bi gaueko ostatua behar duten jarduerak.

    –Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko beharrezko material suntsigarrian egindako gastuak.

    –Proiektuaren publizitatean eta hedakuntzan egindako gastua.

    –Egoitzaren eta jardueren aseguruaren ordainketa.

    –Zerbitzu profesionalen ordainketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR