156/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren 198 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legearen bidez aldatu zen akzio edo partaidetzen jaulkipen-primaren banaketaren tributazioa edo xedetzat ekarpenak itzultzea duen eta mozkin ez-banatuetatik ez datorren kapital-murrizketarena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako balore-merkatu arautuetan negoziatzeko onartu ez diren baloreei dagokienarena.

Horrela, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 28.d) eta 39.4.a) artikuluak aldatu ondotik, akzioen edo partaidetzen funts berekien balioaren (primaren jaulkipen data baino lehen itxitako azken zergaldiari dagokiona), edo, zein den kasua, kapital murrizketaren balioaren, eta haien eskuratze-balioaren arteko diferentzia positiboa denean, lortutako zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko balio normala ondasun kapital higigarriaren etekintzat hartuko da, aipatutako diferentzia positiboa muga izanik. Muga horretaz gaineko soberakinak akzioen eskuratze-balioa minoratuko du.

Ondorio horietarako, litekeena denez azken zergaldiaren itxiera dataren eta jaulkipen primaren banaketari edo ekarpenen itzulketari dagokien dataren artean mozkinen banaketa bat egina izatea, funts berekien balioa minoratuko da, hain zuzen ere, banatutako mozkinen zenbateko hori adina. Halaber, entitatearen funts berekien zenbatekoa ere minoratu behar da, zenbat eta, akzioak edo partaidetzak eskuratu ondoren sortzen diren erreserba legez erabili ezinen zenbatekoa adina.

Baldin eta akzio edo partaidetzen jaulkipen primaren banaketaren edo xedetzat ekarpenak itzultzea duen kapitalaren (kapital etekin higigarrien tributazioa ekarriko zuenaren) murrizketaren ondoren, kotizatu gabeko akzio edo partaidetza berberetatik datozen mozkinetako dibidendu edo partaidetzak jasotzen badira, dibidendu horren zenbatekoak baloreen eskurapen-balioa murriztuko du, aurretik konputatu den kapital higigarriaren etekinen edo ondare-gehikuntzaren mugaraino, era horretan zergapetze bikoitza saihestuz zergadunaren errenta beraren gainean.

Bestalde, maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 64.3 h) artikuluak ezartzen du ez direla beharturik egonen atxikipena egitera honen gainean: akzioak edo partaidetzak jaulkitzearen prima eta kapital-murrizketaren prima itzultzetik datozen etekinak, ekarpenak itzultzen direnean, salbu eta murrizketa hori banatu gabeko etekinetatik datorren kapitalari badagokio, 39.4.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 87.2 artikuluak, zenbait zerga aldatu eta 2017rako beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko foru legeak egiten duen idazketan, ezartzen du informazioa emateko betebeharrak ezartzen ahalko direla jaulkipen prima banatzen duten edo ekarpenen itzulketaren bidez kapitala murrizten duten entitateentzat, atxikipenik gabe egindako banaketei dagokienez.

Garrantzitsua denez informazio hori lortzea, ez bakarrik beste administrazio batzuekin haren trukea errazteko, baizik eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren proposamenetan islatzen den informazioa ahalik eta zuzenena izateko asmoz, beharrezkoa da finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen 198 eredua aldatzea, informazioa emateko betebehar berria sartzeko, era horretan ez baita informazio-aitorpen eredu berri bat egin beharko.

Horretatik guztitik aparte, kontuan hartu behar da 198 eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zela. Handik hona egin zaizkion aldaketengatik ere, edo hartan aipatzen den araudia egokitu beharrarengatik eta euskarri teknikoen ezaugarriengatik, horregatik guztiagatik ere komeni da 198 eredu berria onestea.

Horrenbestez, arestian aipatutako xedapenek eta Tributuari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako ahalmen orokorra erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 198 ereduaren onespena.

  2. 198 eredua, “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena”, eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onestea. Eredua I. eranskinean dator, eta diseinuak II.ean.

  3. 198 ereduaren aurkezpena, 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian, 6. artikuluan xedatzen denarekin bat, II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen arabera.

    2. Bide telematikoz teleprozesu bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Foru agindu horren bidez arautzen dira, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

  4. artikulua. 198 eredua aurkeztera behartuak.

  5. 198 eredua erabiltzera behartuak daude, finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen gaineko informazio betebeharrak betetzeko, honako hauek:

    1. Efektu publikoak, baloreak edo bestelako titulu edo finantza-aktiboak jaulki, harpidetu, eskualdatu, trukatu, bihurtu, kitatu eta itzultzeko eragiketetan, bai eta efektu, balore edo bestelako titulu edo finantza-aktibo horien gaineko eskubide errealei dagozkien eragiketetan (barne direla bermekoak eta haien gaineko bestelako kargak, baloreen mailegu-eragiketak eta erantzukizun mugatuko sozietateen kapitalean parte hartzekoak) esku hartzen duten edo haietan bitartekari aritzen diren fede-emaile publikoak.

    2. Kreditu-entitate eta –establezimenduak, balore-sozietate eta -agentziak, gainerako finantza-bitartekariak, eta beste edozein pertsona fisiko edo juridiko, ohiko zeregina efektu publikoen, baloreen nahiz bestelako edozein titulu eta finantza-aktiboren (kontu-idazpenen bidez dokumentatuak barne) bitartekaritza eta merkatuan sartze lanak egitea dutenak, betiere baliabideak edozein motatako efektu edo baloreen bidez eskuratzea edo merkatuan sartzea, zuzenean edo zeharka, dakarten eragiketei dagokienez.

    3. Merkatu antolatuetan kotizatu gabeko tituluak edo balore izendunak jaulkitzen dituzten entitateak, haien jaulkipen eragiketei dagokienez.

      Jaulkipen eragiketa horietan parte hartzen dutenean aurreko a) eta b) letretan aipatzen diren entitate jaulkitzaileek, fede-emaile edo finantza-bitartekariek, esku hartzen duen fede-emaileak edo bitartekariak eginen du informazioa biltzen duen aitorpena.

    4. Entitate kudeatzaileak, Idatzohar bidezko Zor Publikoaren Merkatuan negoziatutako baloreen harpidetza, eskualdaketa eta itzulketa eragiketei dagokienez.

    5. Gehigarri modura, etekin esplizitua duten eta kontuko idatzohar bidez adierazi eta Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatu diren finantza-aktiboen eskualdaketa, amortizazio edo itzulketan esku hartzen duten finantza-entitateek foru agindu honen bidez onetsitako ereduan jarri beharko dituzte Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun diren beren titularrei egotz dakizkiekeen etekinak, aipatu zerga horren Erregelamenduko 64.3.e) artikuluan xedatutakoaren arabera.

    6. Era berean, kontuko idatzohar bidez adierazi eta Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatu diren finantza-aktiboen interesen edo ELGAko herrialdeetako administrazio publikoek jaulkitako Zorretik eta herrialde horietan antolatutako merkatuetan negoziatutako finantza-aktiboetatik datozen interesen ordainketan esku hartzen duten finantza-entitateek, haien bidez egiten baita, edo aktibo horien eskualdaketa, amortizazio edo itzulketan esku hartzen dutenek, eredu honetan jarriko dituzte beren titularrei egozten ahal zaizkien etekinak, bai titular horiek Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean bai Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren peko errentak establezimendu iraunkorraren bidez lortzen dituzten zergadunak direnean,urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduko 34. artikuluko 17 eta 19 zenbakietan ezarritakoaren arabera.

    7. Idatzohar bidezko Zor Publikoaren Merkatua kudeatzen duten entitateak, Zor Publikoaren segregazio eragiketen ondoriozko baloreen eskualdaketa, itzulketa edo amortizazioei dagokienez.

    8. Maiatzaren 24ko174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduko 64.3 h) artikuluan aipatzen denez, zerga administrazioari informazioa ematera behartuta daudenak, lehentasuneko partaidetzekin eta beste zor-tresna batzuekin egiten diren eragiketa batzuei dagokienez, Erregelamendu horretako 62 quater artikuluan ezartzen den moduan.

    9. Kreditu entitateen antolamenduari, gainbegiratzeari eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen lehenbiziko xedapen gehigarriko 3. eta 6. idatz-zatietan aipatzen diren kreditu-entitate nagusia eta boto eskubideen titular den entitate kotizatua, aurreko h) letran aipatzen diren baloreei dagokienez.

      Uztailaren 4ko 19/2003 Legearen bigarren xedapen iragankorraren aplikazio esparruan sartuak dauden lehentasun eta zor partaidetzak direnez, abuztuaren 2ko 1285/1991 Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, jaulkipenean bitartekari diren finantza-entitateei dagokienez.

    10. Mailegurako baloreak negoziatzen diren merkatuko entitate partaideek edo konpentsazio eta likidazio sistemako kideak eta Neurri fiskalei, administratiboei eta arlo sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian araututako baloreak mailegatzeko eragiketetan parte hartzen edo bitartekari aritzen diren finantza entitateak, eragiketa horiei dagokienez.

      Eragiketa horietan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR