154/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, organo beraren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, erabat elektronikoa den administrazio baten alde egin baita.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea; nahitaezko modua da pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetan. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek. Gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dute, beren izaera juridikoaren arabera. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak Erabakia hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren arabera kontseilariei baimena ematen zitzaien departamentu eta erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak foru agindu bidez izendatzeko.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren. Igarotako denbora ikusirik, gomendagarria da aipatu foru agindua aldatzea, egungo organigramara egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua aldatzea, eta honako funtzionario hauek izendatzea Departamentu eta menpeko erakunde autonomoen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR