151/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 14koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, “Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena” izeneko 184 eredua onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren bidez, errenta-egozpenaren araubideko entitateek urtean aurkeztu beharreko informazio-aitorpenaren 184 eredu berria onetsi zen, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztu beharreko 184 ereduko aitorpenei aplikatzekoa, hain zuzen ere.

Entitate horietako bazkide, kide edo partaideen PFEZaren autolikidazioa behar bezala betetzeko informazioa hobetzea helburu, bai eta administrazioen arteko informazio trukea errazteko ere, komenigarritzat jotzen da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 30.2 artikuluan ezarritako kopurua sartzea banandutako gastu kengarrietan, errenta-egozpenaren araubideko entitateek garatzen dituzten enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia kalkulatzeko, haiei zuzeneko zenbatespenaren araubideko modalitate erraztua aplikaturik.

Bestetik, eremu berri bat sortzen da, informatu ahal izateko entitateak epekako edo prezio geroratutako eragiketen denbora-egozpenaren irizpidea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoa, aplikatu ote dien enpresa edo lanbide jardueren ondoriozko errentei edo, zein den kasua, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 6. artikuluan kobrantza eta ordainketentzat aurreikusitako irizpidea.

Azkenik, eremu berriak sartzen dira bazkidearen, jaraunslearen, erkidearen eta partaidearen erregistroko 2. motako erregistroan, bazkidearen informazioa sartzeko kapital higiezinaren etekinek (errenta-egozpenaren araubideko entitatearen bitartez jasoak) emandako ondasun higiezinei buruz.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 88.4 artikuluak eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62 bis.4 artikuluak adierazten dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak izanen duela eskumena ezartzeko zer eredu, epe, toki eta modua duten errenta-egozpenaren araubideko entitateek urteko informazio-aitorpena aurkezteko, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako eskumen irizpideen arabera.

Horrenbestez, arestian ezarritakoaren ondorioz eta Tributuari buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako ahalmen orokorra erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–“Errenta-egozpenaren araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko informazio-aitorpena” izeneko 184 eredua onesten duen Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren aldaketa.

Aldaketa hauek egiten dira azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduan:

Bat.–I. eranskina.

Azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen den 184 ereduaren inprimakiaren ordez, inprimakien sorgailuan unean-unean prest dagoena erabiliko da, horretarako gaituko baita hura Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrian, Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

Bi.–II. eranskina.

  1. “ERRENTA EGOZGARRIA/ETEKIN EGOZGARRI GARBIA” izeneko eremua, entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 177-190 idazguneak hartzen dituena, aldatzen da, eta testu hau izanen du:

177-190 Alfazenbakizkoa ERRENTA EGOZGARRIA / ETEKIN EGOZGARRI GARBIA / ALDEZ AURREKO ETEKIN EGOZGARRI GARBIA.–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:Espainian lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.
177-190 Alfazenbakizkoa –“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 77 idazgunea) “A” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. motako erregistroko 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:Herrialde berean lortutako kapital higigarriaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01”, honako hau adieraziko da eremu honetan:Espainian lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “C” adierazi bada eta “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “02”, honako hau adieraziko da eremu honetan:Herrialde berean lortutako kapital higiezinaren etekinengatik egozgarria den errentaren zenbatekoa.–“Gakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 77 idazgunea) “D” adierazi bada, “Azpigakoa” eremuan (entitatearen erregistroko 2. erregistro motako 78 eta 79 idazguneak) “01” eta “Etekinak zehazteko araubidea” izeneko
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR