15/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 15/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beharrezkoa dela aldatzea zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko eskatzen diren baldintzak.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, zenbait burutza betetzeko baldintzei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Aldaketa plantilla organikoan.

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, foru dekretu honen eranskinean jasotzen denarekin bat. Izan ere, aldatu egin dira zenbait burutzari esleitutako berariazko baldintzak, hots, burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautagaiek bete behar dituztenak.

2. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honen arabera maila bat baino gehiago onartzen diren burutzen kasuan, haren maila zehazteko aintzat hartuko da zer maila duen burutza eskuratzen duen funtzionarioak, eta ordainsari osagarriak ere maila horretako oinarrizko soldataren gainean kalkulatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

ERANSKINA

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

Ebazpenen eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioarekiko Harremanen Bulegoko burutza.

5911 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: C D.

Barne Zuzendaritza Nagusia

Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burutza.

9957 zenbakidun lanpostua.

Berariazko baldintzak:

Maila: A B.

Lanpostua: suhiltzaile-ofizialen, suhiltzaile-ofizialordeen edo suhiltzaile-sarjentuen lanpostu baterako izendatu izana.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burutza.

9981 zenbakidun lanpostua.

Ez da berariazko baldintzarik eskatzen.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR