149/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 280 eredua, “Epe Luzeko Aurrezki Planei buruzko urteko aitorpen informatiboa”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legea onestean, besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu zen (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia). Zerga horren erreformari dagokionez, aldaketak egin ziren araudian, inbertsioa errazteko eta aurrezkia sustatzeko. Horren ondorioz, Nafarroako zerga araudian sartu zen, besteak beste, kapital higigarriaren etekin positiboak atxikipena izatetik salbuetsita egotea, betiere Epe Luzeko Aurrezki Planetatik heldu badira, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen. Epe Luzeko Aurrezki Planen kontratuak bizi-aseguru indibidual baten edo batzuen bitartez (Epe Luzeko Aurrezki Aseguru Indibidualak deritzenak, ELAAI) gauzatu behar dira, edo gordailuen eta finantza-kontratuen bitartez (Epe Luzeko Aurrezki Kontu Indibidual batean sartuak, ELAKI). Horiek guztiak azaroaren 28ko 35/2006 Legean daude xedatuta, seigarren xedapen gehigarrian (Lege hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa da eta hein batean aldatzen ditu Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko zergei buruzko legeak).

2016ko abenduaren 31n, Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste zerga neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legea argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Bertan, erredakzio berria eman eta berriz antolatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko 7. artikulua. Aipatu artikuluko s) letran, hauek salbuetsita egonen dira: “Epe Luzeko Aurrezki Planak bideratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik heldu diren kapital higigarriaren etekin positiboak, Estatuko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen.

Aipatutako kapitalaren edozein erabilpenek edo aipatutako epea amaitu baino lehen Estatuko araudian ezarritako baldintzetatik edozein ez-betetzek beraiekin ekarriko dute aurreko lerrokadan aipatutako etekinak –planak indarra izan duen aldian sortutakoak– sartzeko betebeharra ez-betetze hori gertatzen den zergaldian.”

Bestetik, plan horiek bizi-aseguru indibidualen bidez edo gordailuen eta finantza-kontratuen bidez gauzatzen direnez, zenbait arau aurkitu ditugu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, Epe Luzeko Aurrezki Planei dagozkienak, nahiz eta espresuki ez den halakorik esaten.

Horrela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran, aditzera ematen da aseguru-konpainiak behartuak daudela bizi-aseguruei buruzko informazioa ematera. Horretan, bestetik, ahalmena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari aitorpen horien eredua, epea, aurkezteko modua eta edukia ezartzeko. Halaber, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.7 artikuluak ezartzen duenez, kreditu-entitateek urteko aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dute, eta, bertan identifikatuko dituzte entitate horietan zerga honen zergadunek dituzten kontu guztiak (Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak edo establezimendu finkoa duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak. Aipatu erregelamenduaren 62.23 artikuluak Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen dio dagokion informazio-eredua aurkezteko modua eta tokia finkatzeko.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, informazioaren aitorpena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aurkeztu behar duten entitateei betebehar hori betetzeko erraztasunak emateko asmoz, bidezkoa da aitorpen eredu berri bat onestea.

Horregatik guztiagatik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testua), eta maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan emandako ahalmen orokorra erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 280 ereduaren onespena.

    280 eredua onesten da, “Epe Luzeko Aurrezki Planei buruzko urteko aitorpen informatiboa” aurkeztekoa, bai eta eman beharreko informazioa duten fitxategiek jarraitu beharreko erregistro-diseinuak ere. Diseinu horiek foru agindu honen eranskinean daude.

    280 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira.

    280 ereduan adierazi beharreko identifikazio zenbakia, aldez aurretik aitortu gabeko erregistroak sartzen dituen ordezko aitorpena edo aitorpen osagarria denean, zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 280 kodea izanen dira.

    280 eredua telematika bidez aurkeztuko da, mezu informatikoen bidez, foru agindu honen 5. eta 6. artikuluan ezarritako modu eta prozedurarekin bat, eta foru agindu honen eranskinean zehaztutako edukia izan beharko du.

  2. artikulua. 280 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

    Epe Luzeko Aurrezki Planak kudeatzen dituzten aseguru- edo kreditu-entitateak daude behartuta 280 eredua aurkeztera, betiere, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroan aurkeztu behar badituzte beren aitorpenak.

  3. artikulua. Informazioaren xedea.

    Foru agindu honen eranskineko diseinuei jarraikiz, hauek aurkeztu beharko dira 280 ereduan: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.7 artikuluan zehaztutako informazioa (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako erregelamendua), eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren c) letran zehaztutakoa (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testua), aitorpen informatiboari dagokion urteko edozein unetan aseguru- edo kreditu-entitate aitortzaileak kudeatutako Epe Luzeko Aurrezki Plan baten titular izan den zergadun bakoitzari dagokionez.

  4. artikulua. 280 eredua aurkezteko epea.

    280 eredua urte bakoitzeko otsailean aurkeztu beharko da, aurre-aurreko urte naturalari dagokion informazioari dagokienez.

  5. artikulua. 280 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

    280 ereduaren autolikidazioaren aurkezpen telematikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

  6. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

  7. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR