148/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortzen da Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 148/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortzen da Nafarroako Foru Komunitatean. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 9ko 486/2007 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Erakunde Ordaintzailea sortu zen, nekazaritza politika erkidearen finantzazioari buruzko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduarekin bat etorriz eta Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduak zenbait xedapen ezartzen ditu Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko, bai erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk baimentzeari dagokionez, bai Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontuak likidatzeari dagokionez. Horrez gain, erakunde ordaintzaileen baimentze irizpideak finkatzen ditu, besteak beste, erakunde ordaintzailearen informazioari eta komunikazioari buruzkoa.

Landa garapeneko programak programatzeko aldi berriaren harira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduak ezartzen du honako hauek izanen direla erakunde ordaintzaile: estatu kideetako zerbitzu edo organismoetatik NBEUF eta LGENF funtsekin finantzatutako dirulaguntzen gastuak kudeatzeko eta kontrolatzeko ardura duten horiek. Erregelamendu hori Nekazaritza Politika Erkidearen finantzazioari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta, haren bitartez, indarrik gabe uzten dira Kontseiluaren erregelamendu hauek: 352/78 (EE) Erregelamendua, 165/94 (EE) Erregelamendua, 2799/98 (EE) Erregelamendua, 814/2000 (EE) Erregelamendua, 1290/2005 (EE) Erregelamendua eta 485/2008 (EE) Erregelamendua.

Bestalde, Batzordearen martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du hainbat alderditan (hala nola erakunde ordaintzaileak eta beste organo batzuk, kudeaketa finantzarioa, kontuen likidazioa, bermeak eta euroaren erabilera). Erregelamendu delegatu horretan, erakunde ordaintzaileak baimentzeko irizpideak finkatu dira, besteak beste, erakunde ordaintzailearen gainbegiratzeari, informazioari eta komunikazioari buruzkoak.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR