146/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Ogasuneko eta Finantza Politikarako kontseilariak emana, 194 eredua onesten duena, hau da, “Kapital higigarriaren etekinen kontura eta besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko errenten kontura egindako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena” izenekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren bidez, 194 eredua onetsi zen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena egiteko erabiltzen dena, errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondorioz sortzen diren kasuetarako.

194 eredua onetsi zenetik gaur arte, hainbat aldaketa egin zaizkio 259/1999 Foru Aginduari. Bestalde, hala erregistro diseinuetan aipatzen diren arauak, nola ordenagailu bidez zuzenean irakurtzeko euskarriei buruz aipatzen diren ezaugarri teknikoak zaharkituak gelditu dira. Horregatik, egindako aldaketa guztiak laburtzeko asmoz eta zenbait aldaketa tekniko sartzeko asmoz, egoki ikusi da 194 eredu berria onestea.

Bestalde, 193 eredua ere aldatzen da, egokitzapen tekniko bat egitearren: eremu bat gehitu da merkataritza sustapenak ez betetzearen ondoriozko penalizazioak bertan jasotzeko.

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 87.1 artikuluak ezartzen duenez, atxikipenak eta konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek ezinbestekoa dute atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena egitea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 88.2 artikuluak ezartzen duenez, atxikipena egitera behartuta dagoen subjektuak ezinbestekoa du atxikipenen urteko laburpena aurkeztea, erregelamendu bidez zehaztuko den edukiarekin.

Ez-egoiliarren gaineko ezarpenari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginak, martxoaren 5ko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zenak, bere 23. artikuluan ezartzen du establezimendu orokorrak, jasotzen dituzten errentengatik, sozietateen gaineko zergaren atxikipenen araubidearen menpe egonen direla eta, hala, konturako sarrerak eta atxikipenak egin beharko dituztela Espainiako lurraldean kokatuta dauden entitate egoiliarrek bezalaxe.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluan eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 40.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, atxikipenen urteko laburpenaren aitorpen informatiboa Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehazten duen ereduan, moduan eta tokian egin behar da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 194 ereduaren onespena.

  2. 194 eredua onesten da, hots, “Kapital higigarriaren etekinen kontura eta besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko errenten kontura egindako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena” izenekoa. Eredua foru agindu honen I. eranskinean agertzen da. Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako kapital higigarriaren errenten eta etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.

  3. 194 ereduaren aurkezpena foru agindu honen 5. artikuluan xedatutakoarekin bat eginen da, bide hauetako bat erabiliz:

    1. Paper inprimatuan, I. eranskineko ereduaren arabera. Dokumentu hauek biltzen ditu:

  4. Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

  5. Barneko orriak, hartzaileen zerrenda azalduko dutenak; bi ale izanen dira, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

    1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, II. eranskinean ezarri diren erregistro diseinuen arabera.

  6. artikulua. 194 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

    Nafarroako Zerga Ogasunean 194 ereduaren bidezko urteko aitorpena aurkeztera behartuta daude, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrak) gaineko legezko eta erregelamenduzko araudian ezarritakoaren arabera, zerga horien konturako sarrerak edo atxikipenak egitera behartuak dauden pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, administrazio publikoak barne, baldin eta 3. artikuluan adierazten diren errentetako bat ordaintzen badute eta errenta horri konturako sarrera edo atxikipena egin behar baldin bazaio, eta betiere atxikipenak edo konturako sarrerak egitea Nafarroari badagokio Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoan ezarritakoarekin bat.

  7. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.

    194 ereduan honako hauek aitortu behar dira: kapital higigarriaren etekinen kontura eta besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko errenten kontura egindako sarrera eta atxikipenak, haien hartzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zergadunak edo sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboak baldin badira, eta, orobat, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako zergadunek establezimendu iraunkorragatik lortzen dituztenak.

    Eredu honetan aitortu beharreko kapital higigarriaren etekinak edo errentak sortzen dituen ondare-elementuaren, ondasunaren edo eskubidearen hartzaile titularrak bat baino gehiago direnean, eta bakar-bakarrik informazioa ematearen ondorioetarako, aitortzaileak bereizita eman beharko ditu ondare-elementu, ondasun edo eskubide bakoitzaren titularkide bakoitzari dagozkion datu ekonomikoak. Banakatze hori titularkide bakoitzaren partaidetza-proportzioaren arabera eginen da, aitortzaileak modu fede-emailean dakienaren arabera. Modu fede-emailean jakiterik ez badago, partaidetza-proportzio bera esleituko zaio titularkide bakoitzari.

  8. artikulua. 194 eredua aurkezteko tokia eta epea.

    194 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko edozein bulegotan aurkeztu beharko da urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitarte, aurreko urte naturalean egindako konturako sarrerei eta atxikipenei dagokienez.

  9. artikulua. 194 eredua aurkezteko moduak.

    194 eredua aurkezteko bide hauetakoren bat erabil daiteke:

  10. Paper inprimatuan, I. eranskineko ereduaren arabera, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri batean aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan.

    Inprimaki hori inprimakien sorgailutik lortuko da, beste inon ez, Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian (http://hacienda.navarra.es).

  11. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri batean, II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera, 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    Aurkezteko modu hau nahitaez aukeratu beharko da 25 hartzaile baino gehiago biltzen dituzten aitorpenak aurkezten direnean eta, orobat, aurkezpen kolektiboa egiten denean, hau da, konturako sarrera egin beharra duten pertsona edo atxikitzaile bat baino gehiago biltzen direnean artxibo bakar batean.

  12. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

  13. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. 194 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar diren lekuetan adieraziko dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du 194 ereduko laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

  14. –Ekitaldia.

  15. –Aurkezpen eredua: 194.

  16. –Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

  17. –Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

  18. –Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

  19. –Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

  20. –Erregistroen kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. letretan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

  21. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

    1. Aurkezleari dagokion 194 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar den lekuetan adieraziko dira sinatzailea nor den eta aitortzaileen kopuru osoari eta hartzaileen kopuru osoari buruzko gainerako datuak.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

    2. 194 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR