145/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.

Hori horrela, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute erakunde aholku-emaile hori, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz, eta, orobat, haren osaera ezartzen du.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren jakinarazpena ikusirik, non Nafarroako Toki Entitateek Batzordean behar dituzten ordezkariak proposatzen diren, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren gaur egungo egitura, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez ezarria, hari atxikita baitago, eta bereak izanik segurtasun publikoaren arloko eskumenak, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeen osaera eguneratzea, kide hauek osatuko baitute:

    1. Batzordeburua: María José Beaumont Aristu andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria denez gero.

    2. Batzordeko buruordea: Agustín Gastaminza Oiz jauna, Barneko zuzendari nagusia denez gero.

    3. Hiru batzordekide, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari, segurtasun publikoaren arloko departamentu eskuduna denez gero, titularrak berak izendaturik:

      –Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Antonio García Malumbres jauna.

      –Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria, Nekane Ágreda Arróniz andrea.

      –Nafarroako Foruzaingoko burua, Torcuato Muñoz Serrano jauna.

    4. Hamar batzordekide, udaltzaingoa duten toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR