142/2016 FORU AGINDUA, uztailaren12koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua sortu eta arautu zen, kontsultak jaso eta aholku emateko kide anitzeko organo gisa, gaiak aztertzeko, eztabaidatzeko, parte hartzeko eta aholku emateko foro moduan egituratua. Haren helburuak Foru Zuzenbide Zibila kontserbatu, eguneratu eta hedatzea eta, hura kontserbatu, aldatu eta garatzeko asmoz, prestatzen diren proiektuetan herritarren eta erakundeen parte-hartzea bultzatzea izanen dira.

Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari dago atxikita, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez. Egun, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak, 8. artikuluan, ezartzen du Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak baliatuko dituela Foru Zuzenbide Zibilari eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzeari dagozkien eskumenak.

Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluak, otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, ondoko kide hauek izanen ditu, gaia dela-eta zer departamenturi atxiki zaion, horren egitura organiko berria aintzat harturik: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, kontseiluko burua izanen dena; Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, buruordea izanen dena; Justiziako zuzendari nagusia; eta Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, idazkari gisa arituko dena.

Kide horietaz gain, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseiluak beste sei kide izanen ditu, gehienez ere, kontseiluko buruak izendatuak entzute handiko legelarien artean, eta beste hamar kide, kontseiluko buruak izendatuak eta honako erakunde eta instituzio hauek hautatuak: bi, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko gobernu erakundeek proposatuak, beren Zuzenbide Zibileko irakasleen artean; bi, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoak hautatuak, Foru Zuzenbide Zibilarekin lotutako eginkizunak dituzten Nafarroako Justizia Administrazioko kideen artean; bi, Nafarroako Foru Komunitateko abokatuen elkargokoetako gobernu organoek hautatuak, Foru Zuzenbide Zibilean adituak diren kideen artean; bat, Nafarroako Kontseiluak osoko bilkuran proposatua eta bere kideen artean hautatua; bi, Nafarroako Notarioen Elkargoko eta Nafarroako Jabetzaren eta Merkataritzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR