141/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, aurreikusten duena neurri batzuk ezartzea COVID-19ak ukitutako zentro sozio-sanitarioetan, martxoaren 23ko SND/275/2020 Agindua aplikatuz, Zangozako eta Miranda Argako zahar-etxeetako antolaketa aldatzen duena eta behin-behineko zentroko zuzendari bat izendatzen duena zahar-etxe horien jarduera asistentziala zuzendu eta koordinatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 141/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, aurreikusten duena neurri batzuk ezartzea COVID-19ak ukitutako zentro sozio-sanitarioetan, martxoaren 23ko SND/275/2020 Agindua aplikatuz, Zangozako eta Miranda Argako zahar-etxeetako antolaketa aldatzen duena eta behin-behineko zentroko zuzendari bat izendatzen duena zahar-etxe horien jarduera asistentziala zuzendu eta koordinatzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe. Martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren hirugarren apartatuan ahalmena ematen zaio kasuan kasuko autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari agindu horren xedeko egoitzetan esku hartzeko, egoitza bakoitzean dagoen egoera epidemiologiko eta asistentzialaren arabera, betiere behar eta proportzionaltasun irizpideei jarraikiz.

Apartatu horrekin bat, beste jarduketa batzuen artean, esku-hartze horren ondorioz, behar diren neurriak ezartzen ahalko dira, batetik, egoitza berriak abian jartzeko eta daudenen edukiera edo antolaketa aldatzeko, eta, bestetik, Administrazio publiko horretako langile bat izendatzeko, zentroan martxoaren 19ko SND/265/2020 Aginduaren 2.1 apartatuko b), c) eta d) multzoetan sailkatutako erabiltzaileak dauden kasuetan, bertako jarduera asistentziala zuzendu eta koordina dezan.

Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko ditu, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta ezartzen du, halaber, zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Zahar-etxe eta bestelako zentro soziosanitario batzuetan, COVID-19a baieztatua duten eta COVID-19arekin...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA