14/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 14/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proposatu du plantilla organikoko lanpostu bati arrisku bereziko osagarria ken diezaiotela.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Bestalde, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak plantilla organikoaren lanpostu bati ingeles-eskakizuna jartzeari buruz proposatutako aldaketa jasotzen da, Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

–Barne Zuzendaritza Nagusia:

Gorputz Hezkuntzako lizentziadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 4280 zenbakia duena. 2. mailako beharginak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 697 zenbakia duena. MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

–Justizia Zuzendaritza Nagusia:

Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 1686 zenbakia duena. Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 6306 zenbakia duena. Zerbitzu Orokorrak: lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 6304 zenbakia duena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR