14/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipena egiten diona ikastetxeentzako eskola kanpainen kontratazioa egin dezan 2019rako, belako, naturako, iraupen eskiko eta kirol-hastapeneko jardueretako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2019ko ekitaldirako Nafarroako gastuen aurrekontuan, honako partida hauek daude:

Hezkuntza Departamentua:

420000-42000-4819-322G00 “Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela federazioa”, 65.000 euroko kreditua duena. 420000-42000-4709-322G00 “Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko”, 50.000 euroko kreditua duena. 420000-42000-4400-322G00 “Eskiko eskola kanpaina. NICDO”, 50.000 euroko kreditua duena. 420000-42000-4709-322G02 “Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat”, 10.000 euroko kreditua duena. Kirola ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea da kanpaina horien helburua, heziketaren eta kirolaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari, bai eta jarduera fisiko bat egiteko ohiturari ere, horrek bizimodu osasungarria garatzen lagunduko baitu, guztiz bat datorrena Hezkuntza Departamentuaren helburuekin. Kanpainek hezkuntzaren aldetik duten interesa ukaezina bada ere, horien garapenak tradizio luzea izan du, eta horrek erakusten du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egindako kudeaketa oso egokia izan dela eta aukera eman duela elkarlana garatzeko eta bi erakundeek baliabideei probetxu ateratzeko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipena egitea ikastetxeentzako eskola kanpainen kontratazioa egin dezan 2019rako, belako, naturako, iraupen eskiko eta kirol-hastapeneko jardueretako.

  2. Esleipena urtebeterako izanen da, 2019rako hain zuzen, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR