139/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Aginduaren bidez, arau-zehaztasunak eta teknikak arautu ziren, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzen dutenak, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

Foru agindu horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Horrenbestez, esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Aginduaren azken xedapenetan bigarrenean atzemandako akatsa zuzentzea. Foru agindu horren bidez arau-zehaztasunak eta teknikak arautu ziren, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzen dutenak, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren. Horrenbestez, zuzenketa hauek eginen dira:

    Honela dioen tokian:

    “Bat–2. artikulua. Bi letra berri, i) eta j), eransten dira, testu hau dutenak:

    1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, komunika dezaten Zergaren erregistro Liburuak eramateko sisteman beren borondatez sartzen edo salbuesten direla, hain zuzen ere Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan aipatutako sisteman.

    2. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, komunika dezaten ezen faktura egiteko betebeharra, hain zuzen ere Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatutakoa, hartzailearen edo hirugarren baten bidez egiten ari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR