138/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Behin erabaki ondoren Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala –Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenaren bitartez–, onetsi behar dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, esaterako lanaldiko atsedenaldia eta norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia Mahai Orokorrean negoziatu da erakunde sindikalekin, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aste barreneko jaiegunak zehaztea.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek aste barreneko jaiegun hauek izanen dituzte 2018an:

    Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

    Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

    Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

    Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

    Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

    Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

    Uztailaren 6a: San Fermin bezpera. 12:00etatik aurrera jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Uztailaren 7a, 9a eta 10a: sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

    Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

    Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

    Azaroaren 29a: San Saturnino. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

    Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

    Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

    Abenduaren 25a: Eguberria.

  3. Iruñean lan egiten ez duten langileentzat jaieguna izanen da Nafarroako herrietako 2018ko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko festa eguna. Gainera, lan egiten den herriko zaindariaren festei dagokienez, jaiegun izanen dira festen hasierako eguna, 12:00etatik aurrera, eta hiru egun gehiago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bidez xedatzen duenari jarraikiz, hots, herriko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR