137/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa eta finkatutzat deklaratzen baita Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azkoiengo Udalak bidali du 2019ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia, eta eskatu du zuzendu dadila Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa, Azkoiengo 3. poligonoko 683. katastro-lurzatiaren sailkapenari dagokionez.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2019ko maiatzaren 24an egindako txostena, egokitzat jotzen da zuzentzea Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa, finkatutzat deklaratze aldera Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

  1. Zuzentzea Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa eta finkatutzat deklaratzea Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

  2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR