132/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Bularreko Minbiziari aurrea hartzeko Nafarroako Programa berrantolatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak 5.14 artikuluan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateak beste osasun prestazio batzuk jartzen ahalko dituela, Osasun Sistema Nazionalaren oinarrizko prestazioen osagarri gisa, eta espres programatu eta aurrekontuan berariaz hornitutakoan gauzatuko direla.

Bestetik, Osasun Sistema Nazionalaren osasun prestazioen antolamenduari buruzko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuak prestazio prebentiboetarako eskubidea jasotzen du, eta, besteak beste, osasun zerbitzuek ezarritako programez baliatuz, bularreko minbiziaren detekziorako eskubidea. Dekretuak, beraz, aipatu zerbitzuei esleitzen die dena delako prebentzio jardueraren programaren eskubideak eta ezaugarriak ezartzeko lana.

Arestian aipatutako arauari jarraikiz, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 15eko 61/2003 Foru Agindua onetsi zen, Bularreko Minbiziari aurrea hartzeko Programa berrantolatzen zuena.

Ondoren, zenbait lege-arauk erregulatu dute Osasun Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorroari buruzko guztia.

Horrela, irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak zerbitzu komunen zorroa eta hura gaurkotzeko prozedura ezartzen ditu. Bigarren eranskinean, Oinarrizko Osasun Laguntzako zerbitzu komunen zorroa dago jasoa. Zorro horren barrenean, minbizi ginekologikoaren eta bularrekoaren arrisku-taldeak detektatzeko eta diagnostiko goiztiarrerako lana dago sartua, arreta espezializatuarekin koordinatua eta protokolizatua osasun zerbitzuari dagokion antolamenduari jarraikiz.

Azkenik, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak, bere bigarren xedapen iragankorraren bidez, honako hau ezarri zuen: Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzuen zorroa garatzeko araudia egiten ez den bitartean, indarra izanen du irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuak (Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu komunen zorroa eta eguneratzeko prozedura ezarri zituena), arau honi kontra egiten ez dion guztian.

Bularreko Minbiziari aurrea hartzeko Programa azkenekoz arautu zenetik denbora franko pasatu denez, bidezko da programa gaurkotzea antolamendu berria gaur eguneko errealitateari hobeki egokitzeko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Bularreko Minbiziari aurrea hartzeko Nafarroako Programa ezartzea eta arautzea du xede foru agindu honek.

  2. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR