131/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu ziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

285. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 131/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu ziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu ziren. Foru agindu honen helburua da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak azaroaren 2an emandako 132/2017 Foru Agindua aldatzea, zeinaren bidez zehaztapen normatibo eta tekniko batzuk arautu baitziren balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua garatzeko, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatu baitziren. Aldaketa hauekin, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramaten diren erregistro liburuen edukia eta diseinua egokitu nahi dira bai araudian izan diren aldaketetara, bai eta subjektu pasiboaren esku berriki jarri diren laguntza-beharretara ere.

Tributuen Harmonizazioari buruzko otsailaren 19ko 1/2020 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aldatu egin zen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena. Aldaketaren helburua izan zen arautzea ondasunak kontsigna bidez saltzeko akordio baten ondoriozko eragiketak eta salgaien mugimenduak, betiere zerga horretako subjektu pasiboek Europar Batasunaren barneko zenbait eragiketa jasotzeko eraman beharreko erregistro liburuei dagokienez.

Dena dela, arau berria betetzen dela erraztearren eta araua aplikatzeko behar den garapen teknikoa bermatzearren, 2021eko urtarrilaren 1era arte atzeratu zen erregistro liburu berri hori eramateko betebeharra, non informazioa berehala eman beharra duten enpresaburu eta profesionalek jaso behar dituzten, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, ondasunak kontsigna bidez saltzeko akordio baten ondorioz Europar Batasunaren barnean egindako zenbait eragiketa. Betebehar hori bete ahal izateko, foru agindu honen bidez onesten dira erregistro liburu berri horretan altak jasotzeko eta erregistroak aldatzeko XML mezuetako elementuen zehaztapen funtzionalak.

Horrez gainera, foru agindu honen xedea da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR