130/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako IX. Saria, 2015. urtekoa, ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 5ean emandako 1/2015 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako IX. Sariaren deialdia egin zen, 2015. urteari dagokiona, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu diren Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatesteko.

Deialdiaren 5.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, saria ebaluatu duen epaimahaiko burua Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusi Mikel Sagüés García jauna izan da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak horretarako izendatuta. Epaimahaiko kide gisa, honako hauek hartu dute parte: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua, Pablo Azcona Molinet jauna; Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko burua, José Ignacio Larretxi Burgos jauna; Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Sebastián Hualde Tapia jauna; Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendaria, Jon Ander Pérez de Ilzarbe Saragüeta jauna; Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko alboko/BFE den Laguntza Ataleko burua, Ángel Arrondo Nicolás jauna; eta epaimahaiko kide-idazkari lanetan, Antolaketa, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua, Javier Sebastián Romero jauna; aditzera ematen da, deialdiaren seigarren 1 oinarrian ezarritakoa betetzearren.

Bost lan aurkeztu dira sarira, eta epaimahaiak 2016ko maiatzaren 13an egin du bere proposamen loteslea, deialdiaren bosgarren.5 oinarrian xedatutakoarekin bat; hauxe izan da epaia:

Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako IX. Saria, 2015. urtekoa, ematen zaio Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari, “Paziente Kronikoei eta Pluripatologikoei Arreta Integratua emateko Nafarroako Estrategiako programa pilotuagatik.”

Horrenbestez, sariaren epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 5eko 1/2015 Foru Aginduaren 6...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR