13/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin. DDBN identifikazioa: 494494.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 13/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin. DDBN identifikazioa: 494494. 1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 11n eman 82/2019 Foru Aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin. 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 25ekoan.

2. Nekazaritza Zerbitzuak adierazi du foru agindu horrek akats aritmetiko bat duela, 27,6 eurotan finkatzen baitu eskualde iragankorreko udalerrietan hektarea bakoitzeko jaso beharreko zenbatekoa, 25 eurokoa izan beharrean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikulua aplikatzetik ateratzen den bezala.

Hortaz, apirilaren 11ko 82/2019 Foru Aginduaren IV. eranskineko 7.2 oinarrian (5164. orrialdea), hor eskualde iragankorreko udalerrientzako laguntzaren zenbatekoa ezartzen baita, honako hau dioen tokian:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 27,6 euro/ha.

Honako hau behar du:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 25 euro/ha.

Hori...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR