13/2017 FORU LEGEA, azaroaren 16koa, Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen arloetako Itun Sozialak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, OSASUNAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN ARLOETAKO ITUN SOZIALAK ARAUTZEN DITUENA.

ATARIKOA

Europako zuzenbidean jasotako aukera bat da irabazi-asmorik gabeko entitateentzat erreserbatzea pertsonei zuzeneko arreta emateko zerbitzuak, interes orokorrekoak; betiere, hori egiten bada elkartasuna eta aurrekontu-efizientzia helburu gisa babestuko dituen esparru batean, eta lehiari eragiten ez zaion heinean.

Interes orokorreko zerbitzuei dagokienez, berriz, Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 14. artikuluak eta zerbitzu horiei buruzko xedapenak interpretatzen dituen 26. Protokoloak berariaz aitortzen diete estatu kideei ekonomikoak ez diren interes orokorreko zerbitzuak eman, enkargatu eta antolatzeko eskumena, tratatuetako xedapenetan eraginik izan gabe. Hori berariaz gogorarazten du, gizarte zerbitzuen kasuan, kontratazio publikoari buruzko 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EB Zuzentarauaren 6. Kontuan Hartuzkoak, eta berariaz ere zehazten du, interes orokorrekoak bai baina ekonomikoak ez direnei dagokienez, zuzentarau horren aplikazio esparrutik kanpo gelditu behar direla.

Bestetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoari jarraikiz, Nafarroak eskumenak ditu interes orokorreko zerbitzuei dagozkien kontratu administratiboak eta esparru sektorial ezberdinak arautzeko (nabarmenki, gizarte eta osasun zerbitzuen esparruan).

Europako araudiak ezartzen dituen aukerekin bat, eta Nafarroak dituen eskumenak erabiliz, foru lege honek araubide berariazko bat taxutzen du, posible izan dadin itun sozialen bidez egitea zerbitzu sozialen, sanitarioen eta soziosanitarioen zeharkako kudeaketa; kontratazio publikoari buruzko araubidetik kanpo, beraz, lankidetzan arituta irabazi-asmorik ez duten baina, bestelako kudeaketa modu batzuen aldean, zerbitzuak kostu-igoerarik gabe emateko ahalmena duten entitateekin.

Foru lege honek zedarritzen du itun sozial horiek zer kasutan izenpetu daitezkeen, eta argiro definitzen du entitateek zer ezaugarri izan behar dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate sozialtzat hartuak izateko eta, horrenbestez, itun sozial horiei atxikitzeko. Horrela lortu nahi da formula horren erabilera zuzenetik aldentzen diren balizko erabilerak ekiditea.

Zerbitzu publikoak itun sozialen bidez zeharka emateko modu honek izaera subsidiarioa eta osagarria duela ezartzen da, eta, halaber, ezin dela aukera hau baliatu zerbitzu publikoen kudeaketa pribatizatzeko. Araubide berriarekin batera kautelak ezartzen dira, kudeaketa modu honek ez dezan oztopa edo mantsotu behinola kanpora ateratako zerbitzuak Administrazioak berriz bere gain hartu eta berreskuratzeko prozesua, haien zuzeneko kudeaketa publikoa egiteko.

Kudeaketa-modu alternatibo batez harago, foru lege honek ezartzen duena administrazio publikoen eta gizarte ekimeneko entitateen arteko harreman modu bat da, berez ez dena berria, lehenago ere arautu baitzen Gizarte Zerbitzuen arloko itunei buruzko urriaren 25eko 20/1985 Foru Legean; alabaina, gerora galdu egin zen, esparru honetako zerbitzu publikoen zeharkako kudeaketaren merkantilizazio prozesu batean.

Ildo horretan, itun sozialen asmoa da diru-laguntzen edo bestelako finantzabideen alternatiba ere izatea, entitate sozialei harreman-eredu egonkorragoa eta garantistagoa emanez, gaur egun bide horretatik edo bestelako finantzabide batzuekin betetzen dituzten zerbitzu eta programei dagokienez. Horrenbestez aintzatetsi nahi da gizarte ekimeneko entitateek gizarte zerbitzuen sistemari nahiz osasun sistemari egiten dieten ekarpen erraldoia: giza baliabideetan, bitarteko ekonomikoetan eta materialetan, arretaren arloko esperientzian. Administrazio publikoaren eta gizarte zibilaren arteko elkarlanerako aukera berriak ireki nahi dira etorkizunerako. Askotan, arazo soziosanitarioak dituzten pertsonek beraiek sortutako gizarte ekimeneko entitateak dira, eta haien irabazi-asmorik gabeko helburu sozialak, bai eta baliabide erantsiak jartzeko daukaten ahalmenak ere, pizgarri bat eskaintzen dute zerbitzu eta prestazioak jasotzen dituzten pertsonendako arretaren etengabeko hobekuntzarako, bai kantitateari bai kalitateari dagokionez. Horri gehitzen badiogu gai izan ohi direla zerbitzuak prebentzio programekin eta lan boluntario soziokomunitarioarekin osatzeko, argi dago kudeaketa eredu honek balio erantsia lor dezakeela, eraginkortasunik edo efizientziarik galdu gabe.

Horrela, itun sozialak arautzeak bide ematen du zerbitzu sozialen, sanitarioen eta soziosanitarioen sistema publikoa zabaltzeko, eta herritarrei ematen ahal zaizkien bermeak ere handitzen dira, zerbitzuaren jarraitutasunaren ikuspegitik eta emandako prestazioen kalitate-estandarren ikuspegitik.

Itun sozialen bidezko zeharkako kudeaketa sistema honen ezaugarriak hauek dira: batetik, Europako zuzenbideak dakartzan baldintzak betetzen ditu, eta, bestetik, zerbitzuak adjudikatzeko prozedura errazagoak ezartzen ditu, bai eta zerbitzuen izaera ez ekonomikorako egokiak diren hautapen irizpideak ere, ahalik eta kalitate handiena eta beste xede sozial batzuk lortzeko xedea dutenak; eta, azkenik, bete beharreko klausula sozialak eta ebaluazioak ere txertatzen ditu, itun bakoitzean eta etorkizuneko itunei begira kalitatezko prestazioa bermatuko dutenak.

Foru lege honek 11 artikulu, hiru xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor eta bi azken xedapen ditu; haietako batek testuaren indar-hartzea ezartzen du, eta besteak ahalmena ematen die osasunaren eta gizarte zerbitzuen arloetako eskumena duten kontseilariei, beharrezkoak diren erregelamenduzko garapenak egiteko. Ahalmena ematearen arrazoia da, batetik, araubide honek kontratu araubide arruntarekiko dituen desberdintasunak eta ordezko araubidea osorik arautu beharra dagoela, eta, bestetik, foru legearen garapenak berezitasunak dituela, osasunaren edo gizarte zerbitzuen esparru berariazkoari dagozkionak.

  1. artikulua. Xedea eta printzipioak.

  2. Foru lege honen xedea da pertsonei zerbitzu sozialak, sanitarioak eta soziosanitarioak emateko zeharkako kudeaketa arautzea, irabazi-asmorik gabeko entitateekin itunak eginez, 2.1 artikuluaren bidetik eta kontratazio publikoaren arloko araudiari lotu gabe, baliabide publikoak aski edo egoki ez direnean zerbitzu publikoen zorroa bermatzeko.

  3. Itun sozialak antolaketarako tresnak dira, hurrengo 3. apartatuan ezarritako printzipioei lotuz helburu sozialak lortzeko xedea dutenak; Administrazio publiko eskudunek haien bitartez antolatzen ahalko dute pertsonentzako zerbitzu sozialen, sanitarioen eta soziosanitarioen prestazioa, zerbitzu horiek finantzatu, baliatu eta kontrolatzea beren eskumenekoak direnean, foru lege honetan eta aplikatzekoa den araudi sektorialean aurreikusitako prozedura eta baldintzekin bat.

  4. Nafarroako Administrazio Publikoek printzipio hauei jarraikiz itunduko dituzte zerbitzuak:

    1. Itun bitartezko zerbitzu-ematea ondorio guztietarako izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR