13/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei gazteriaren arloko programetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua arlo horretako erakunde eskuduna da, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 34. artikuluan, “Gazte elkarteak eta gazteen beste entitate batzuk”, ezarritakoaren arabera. Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak sendotu egiten du eskumen hori, bai eta haren estatutuek ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuan onesten baitira, gazteriaren esparruari berariaz heltzeko. Haren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartuz eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan zeharka jardunez.

Bere eskumenak garatzeko, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagokio programak eta diru-laguntzak zuzendu eta kudeatzea, besteak beste. Eginkizun hori Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren babesean gauzatuko da; izan ere, haren xedea da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzea.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak dituen helburuen artean gazteen elkartegintza sustatzea dago, gazteak gizarte-bizitzan integratu eta parte hartzeko modua den aldetik. Horretarako, laguntza eman nahi zaie elkarte horiei, gazteentzako programak presta ditzaten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei gazteriaren arloko programetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean azaltzen dira.

  2. Deialdi hau aurrera eramateko, 105.000 (ehun eta bost mila) euroko gastua baimentzea, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretan “Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-232100 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Gainerako eranskin eta inprimakiak http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Juventud/ web-orrian eskuratzen ahalko dira.

  4. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea.

    Iruñean, 2017ko otsailaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Oinarriak

  5. Xedea.

    Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei gazteriaren arloko programetarako 2017ko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek.

    Deialdiak onura publikoa dakar, gazteen elkartegintza sustatzea interesgarria delako gizartearentzat eta bide bat sortzen duelako gazteentzat beren bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuetan parte hartzeko.

    Deialdi honetarako aurrekontua 105.000 eurokoa da, gehienez ere, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak” izeneko A50003-A5220-4819-232100 kontu-sail ekonomikoaren kargura.

  6. Helburua.

    Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste erakunde batzuei laguntzea dute helburu deialdi honetako diru-laguntzek, gazteriaren arloko programak gara ditzaten 2017an.

  7. Entitate onuradunak.

    Honako hauek aurkezten ahalko dituzte eskaerak deialdi honen babesean:

    3.1. Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribatuta dauden gazte elkarte guztiek. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduak arautzen du errolda hori.

    3.2. Gazteriaren arloko programak garatzen dituzten Nafarroako gazteen elkarteek, legez eraturik eta, indarreko araudiak eskatuz gero, kasuan kasuko erregistroan inskribaturik badaude eskaera aurkezten dutenean, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    3.2.1. Irabazi-asmorik ez izatea (irabazi-asmoa duten entitateak berariaz baztertzen dira) eta irabazi-asmoa duten entitate baten mende ez egotea, ekonomikoki zein instituzionalki.

    3.2.2. Estatutuetan, gazteriarekin lotutako eta gazteei zuzendutako jarduerak egitea erakundearen xedea dela agertzea.

    3.2.3. Egoitza soziala (edo egoitza) eta egoitza fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

  8. Diru-laguntza izan dezaketen proiektuen edukia.

    1. Proiektuak hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteentzat izan beharko du, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 2. artikuluari jarraituz.

    2. Diruz laguntzen ahal diren proiektuak batasun bat duten zenbait jardueraz osatuko dira, helburuak lortzera bideraturik plan egituratu bati jarraikiz.

    3. Gazteen bizi garapenean laguntzen duten eta/edo gazteek gizartean parte-hartze aktiboa izatea sustatzen duten proiektuek jasoko dute diru-laguntza. Genero perspektiba kontuan hartu behar dute proiektuek.

      Aipatu diren proiektuei dagokienez, era honetako ekintzak lagunduko dira diruz:

      1. Gazteek prestakuntza eta enplegua izan dezaten laguntzen duten jarduketak.

      2. Osasun-hezkuntzako jarduketak.

      3. Indarkeria, arrazakeria, xenofobia, sexismoa, homofobia eta intolerantzia prebenitzen duten jarduketak.

      4. Emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko jarduketak.

      5. Gazteen parte-hartze solidarioa bultzatzen dituzten jarduketak, boluntariotzaren, hezkuntzaren eta garapenerako lankidetzaren bidez.

      6. Gazteen aisia eta astialdi osasungarria bultzatzen dituzten jarduketak.

      7. Gazte elkarteen jarduketak bultzatzen dituzten ekintzak, ingurumenaren kontserbazioan eta aisiaren kultura berri baten erabileran.

      8. Gazteen arte eta kultura arloko promozioa dakarten jarduketak.

      9. Gazteen parte-hartzea bultzatzen duten ekintzak, herritartasun aktiboa sustatzeko.

      10. Gazteen aisialdiko eta astialdiko proiektuak, non baztertzeko arriskuan dauden gazteek eta/edo desgaitasuna duten gazteek parte hartzen baitute.

    4. Deialdi honetatik kanpo daude publizitate kanpainak, dokumentalak, argitalpenak eta gidak sustatzen dituzten proiektuak, bai eta obrak egitea edo material inbentariagarria eskuratzea helburu dutenak ere, aurreikusitako jarduerak egiteko.

    5. Proiektu horiek 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarteko epean gauzatu beharko dira.

  9. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak

    Proiektuak egiteko diru-laguntza jasotzen ahal duten gastutzat jotzen dira, oro har, proiektuak gauzatzearekin zuzeneko lotura dutenak, hala nola:

    –Garraioko gastuak; halakotzat joko dira garraio kolektiboak, publikoak nahiz pribatuak, erabiltzearen ondorioz sortutakoak.

    –Mantenu eta ostatu gastuak, irtenaldietan. Irtenalditzat joko dira egoitzatik kanpo gutxienez ere bi gaueko ostatua behar duten jarduerak.

    –Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko beharrezko material suntsigarrian egindako gastuak.

    –Proiektuaren publizitatean eta hedakuntzan egindako gastua.

    –Egoitzaren barnean zein kanpoan jarduerak egiteko behar diren aseguruen ordainketa (erantzukizun zibila eta istripuak).

    –Zerbitzu profesionalen ordainketa, proiektuek izaeragatik, haien arloan aditua den teknikari profesionala kontratatzea eskatzen dutelako.

    –Askotariko gastuak, diru-laguntzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR