12E/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Erroibarko Udal Planeko aldaketaren espedientea, José Ángel Castellot García jaunak sustaturik; aldaketa Mezkirizko 13. poligonoko 53. lurzatiari eta UE-20ri dagokie, eta unitatearen eta haren antolamenduaren beste mugaketa bat du xede.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

Erroibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Erroibarko Udal Planeko aldaketaren espedientea, José Ángel Castellot García jaunak sustaturik; aldaketa Mezkirizko 13. poligonoko 53. lurzatiari eta UE-20ri dagokie, eta unitatearen eta haren antolamenduaren beste mugaketa bat du xede.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA