124E/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

28. ALDIZKARIA - 2021ko otsailaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 124E/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Orbaizetako Udal Plan Orokorraren testu bategina onesten duena. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak abuztuaren 13an emandako 80E/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua.

Foru aginduak honako hau dio: “Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea, determinazio hau erantsita, Ondare Historikoaren Zerbitzuak egindako txosten sektorialekin bat etorriz: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/217 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluaren arabera, determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkeztu behar da gehienez hiru hilabeteko epean”.

Eta horrenbestez, honako hau agintzen da:

–“1. Behin betiko onestea Orbaizetako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, determinazio hau ezarrita: “Hirigintzako araudi partikularraren 18. artikuluko (Estalkiak) 5. puntuan mantsardentzat agertzen den eraikuntza-irtenbidea kentzen da”, eta Udalari eskatzen zaio determinazio hori jasotzen duen testu bategin bat aurkez dezala hiru hilabeteko epean, gehienez”.

–“4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin hori aurkeztu beharko da, ziurtatuta”.

2020ko azaroaren 13an, Orbaizetako Udalak 1027041 eskabidea erregistratu zuen, udal idazkaritzaren ziurtagiri batekin, 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari buruzkoa, non egiaztatzen baita Udal Plan Orokorraren testua onetsi dela foru aginduan jasotako determinazioa bildu gabe, “autonomia lokalaren kontrakoa delako”.

Orbaizetako Udalak ziurtagiri horrekin batera aurkeztutako dokumentazioan Udal Plan Orokorraren araudiaren zatia baizik ez dago, abuztuaren 13ko 80E/2020 Foru Aginduak eskatzen zion zuzenketa gabe, Udal Plan Orokorra osatzen duten gainerako agiriak falta badira ere.

2020ko azaroaren 20an iragarki bat argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Udalak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR